54. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

254/2015 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, osasun arloko (Ospitalez kanpoko Laguntza eta Osasun Administrazioa) langile diplomadunen lanbide karreraren ebaluazio-batzordearen osaera aldatzen duena.

Maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio-batzordeen osaera zehazteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 24an emandako 367/2012 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren ebaluazio-batzordeen osaera ezarri zen, eta batzorde horietako buruak, kideak eta idazkariak izendatu ziren.

Aipatu ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidez osatuko dira ebaluazio-batzordeak: horietako lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, eta gainontzeko laurak esparru bakoitzeko osasun arloko langile diplomadunen artean izendatuak.

Ebaluazio-batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: kide berriak izendatzea, karguari uko egitea, erretiroa edo dagokion batzordearen esparruan orain ez aritzea.

Osasun arloko (ospitalez kanpoko laguntza eta osasun administrazioa) langile diplomadunen lanbide karreraren ebaluazio-batzordeko idazkaritzak emandako informaziotik ondorioztatzen da honako kide hauek ordeztu behar direla, aipatutako batzordearen esparruan orain aritzen ez direlako: M.ª Teresa Soria Sarnago andrea, batzordeko burua, eta Margarita Aliaga Marín andrea, M.ª Mar Izcue Argandoña andrea, Blanca Chocarro Asenjo andrea eta Clara González Pérez andrea, batzordeko kideak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak Begoña Flamarique Chocarro andrea izendatu du Osasun arloko (Ospitalez kanpoko Laguntza eta Osasun Administrazioa) langile diplomadunen lanbide karreraren ebaluazio-batzordeko buru, eta M.ª Concepción Esparza Lizasoain andrea eta Cristina Rubio Ortega andrea, batzorde horretako kide.

Langile Batzordeak proposatu du Alicia Izcue Argandoña andrea eta María Josefa Urbina Goñi andrea izendatzea osasun arloko (ospitalez kanpoko laguntza eta osasun administrazioa) langile diplomadunen lanbide karreraren ebaluazio-batzordeko kide.

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Mª Teresa Soria Sarnago andrea, Osasun arloko (ospitalez kanpoko laguntzako eta osasun administrazioa) langile diplomadunen lanbide karrerako ebaluazio-batzordeko burua, kargutik kentzea, eta bere dedikazioa eskertzea.

2. Margarita Aliaga Marín andrea, M.ª Mar Izcue Argandoña andrea, Blanca Chocarro Asenjo andrea eta Clara González Pérez andrea Osasun arloko (ospitalez kanpoko laguntzako eta osasun administrazioa) langile diplomadunen lanbide karrerako ebaluazio-batzordeko kide izatetik kentzea, eta beren dedikazioa eskertzea.

3. Begoña Flamarique Chocarro andrea Osasun arloko (ospitalez kanpoko laguntzako eta osasun administrazioa) langile diplomadunen lanbide karrerako ebaluazio-batzordeko buru izendatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

4. Honako hauek izendatzea Osasun arloko (ospitalez kanpoko laguntzako eta osasun administrazioa) langile diplomadunen lanbide karrerako ebaluazio-batzordeko kide: M.ª Concepción Esparza Lizasoain andrea eta Cristina Rubio Ortega andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuak, eta Alicia Izcue Argandoña andrea eta María Josefa Urbina Goñi andrea, langile batzordeak proposatuta.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau interesdunei, Osasun arloko (ospitalez kanpoko laguntzako eta osasun administrazioa) langile diplomadunen lanbide karrerako ebaluazio-batzordeari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lanbidearen Kudeaketa eta Garapenerako Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten da ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c) artikuluan eta 57.4 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2015eko otsailaren 13an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: F1502641