1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
57/2015 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 25/2015 Ebazpena aldatzen duena. Haren bidez 2015. urtean lanbide heziketako eta arte plastikoetako eta diseinuko heziketa zikloetan eta kirol irakaskuntza zikloetan sartzeko probetarako deialdia egin zen.
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 25/2015 Ebazpenaren 2. eranskinean agertzen dira onartuen behin betiko zerrenden argitalpen datak erdi mailako zikloetan sartzeko probarako. Ebazpen haren bidez 2015. urtean lanbide heziketako eta arte plastikoetako eta diseinuko heziketa zikloetan eta kirol irakaskuntza zikloetan sartzeko probetarako deialdia egin zen. Hasierako lanbide kualifikazioko programa batean edo lanbide lantegi batean azkeneko kurtsoa ekainean bukatzen duten ikasleek programa edo lantegia gainditzeagatik probaren arlo batetik salbuesteko aukera izan dezaten, beharrezkoa da aipatu datak aldatzea.
Lanbide Heziketaren Zerbitzuak txostena eman du Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren 25/2015 otsailaren 5eko Ebazpenaren aldaketaren alde. Ebazpen horren bidez deialdia egin zen 2015. urtean Lanbide Heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko heziketa zikloetan eta kirol irakaskuntza zikloetan sartzeko probetarako.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 25/2015 Ebazpenaren 2. eranskineko 10. oinarria aldatzea. Ebazpen haren bidez 2015. urtean lanbide heziketako eta arte plastikoetako eta diseinuko heziketa zikloetan eta kirol irakaskuntza zikloetan sartzeko probetarako deialdia egin zen. Oinarria honela idatzita geldituko da:
“10. Behin erreklamazioak ebatzirik, arlo soziolinguistikoaren eta arlo matematikoaren ariketak egiteko onartuen behin betiko zerrendak 2015eko maiatzaren 29an argitaratuko dira; arlo zientifiko-teknologikoaren ariketak egiteko onartuen behin betiko zerrendak, berriz, 2015eko ekainaren 16an. Behin betiko zerrenda horiek inskripzioa egiteko ikastetxeetan eta “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntza zikloetan sartzeko probak” izeneko fitxan (Hezkuntza Departamentuaren www.educacion.navarra.es web orritik abiatuta) argitaratuko dira.
Zerrenda horietan honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, Nafarroan aurreko deialdietan gainditutako arloetako kalifikazioak eta izangaiak epaimahaien arabera nola banatu diren. Halaber, zerrenda bat argitaratuko da non azalduko baitira izangaiei dagozkien proben egokitzapenak.”
2. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 25/2015 Ebazpenaren 2. eranskineko 14. oinarria aldatzea. Ebazpen haren bidez 2015. urtean lanbide heziketako eta arte plastikoetako eta diseinuko heziketa zikloetan eta kirol irakaskuntza zikloetan sartzeko probetarako deialdia egin zen. Oinarria honela idatzita geldituko da:
“14. 2014-2015 ikasturtean lanbide lantegiko modalitateko HLKP baten azkeneko kurtsoa Nafarroan ikasten ari diren izangaiei, edo lanbide lantegi bat ikasten ari diren izangaiei, arlo zientifiko-teknologikoa ofizioz salbuetsiko zaie, baldintzatuta.
Salbuespen baldintzatu horrek ondorioak izan ditzan, koordinazio epaimahaiak behar diren egiaztapen lanak eginen ditu salbuespen baldintzatua duten ikasleek HLKP hori (lanbide lantegiko modalitatekoa) edo lanbide lantegia gainditu duten jakiteko. Egiaztapen hori 2015eko ekainaren 15ean eginen da. Hortaz, 2015eko ekainaren 12ko 14:00ak baino lehen ikastetxeek EDUCAn jarri beharko dituzte HLKParen edo lanbide lantegiko azken kalifikazioak.”
3. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 25/2015 Ebazpenaren 2. eranskineko 18. oinarria aldatzea. Ebazpen haren bidez 2015. urtean lanbide heziketako eta arte plastikoetako eta diseinuko heziketa zikloetan eta kirol irakaskuntza zikloetan sartzeko probetarako deialdia egin zen. Oinarria honela idatzita geldituko da:
“18. Proba egiteko, aldean izan behar da nortasun agiri nazionala, pasaportea, nortasuna egiaztatzen duen bidaia agiri bat, bisa edo atzerritarren identifikazio txartela, eta, horretaz gain, ariketak egiteko behar den materiala. Nortasuna egiaztatzeko behar den agiriren bat ekartzen ez bada, ezin izanen da proba egin.
Informazio hori, izangaiak epaimahaietan banatzeko informazioarekin batera, inskripzioko ikastetxeetan jakinaraziko da onartutakoen behin betiko zerrendak argitaratzeko egun berean.”
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Araubide Administratiboaren Atalera, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntza Garatzeko Atalera, Eskolatze Bulegora eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.
6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2015eko martxoaren 6an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
Iragarkiaren kodea: F1503724