1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
65E/2015 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena linea elektrikoa eta transformazio zentroa jartzeko proiekturako, hegazti-haztegi bat hornitzeko Valtierrako udal mugapean. Sustatzailea Avicola Ralumi SL da.
Goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I) epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.
Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena ematea edo ukatzea.
Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela bere baitan, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.
Proiektatutako jarduketaren xedea da hegazti-haztegi batzuei hornidura elektrikoa ematea, Valtierrako udal mugapeko Cabezo de la Estefanía alderdian baitaude. Instalazioa Valtierra-Tutera STR linea elektrikoaren 0711 zenbakiko euskarritik abiatzen da. Lehendabiziko aireko tarteak, 20 metro luze, ekarriko du lotuneko euskarriko aldaketa eta airetik lur azpira jaitsiko den beste euskarri bat eraikitzea. Hurrengo tarteak, lur azpikoak, 10 metroko luzaera izanen du aurrefabrikatutako transformazio zentroraino.
Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak 2014ko urriaren 27an emandako txostena sartu da espedientean. 2014ko abuztuaren 14an txostena eskatu zitzaion Valtierrako Udalari. Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak espedientearen aldeko txostena eman du.
Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 1158/2013 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea linea elektrikoa eta transformazio zentroa jartzeko proiekturako, hegazti-haztegi bat hornitzeko Valtierrako udal mugapean. Sustatzailea Avicola Ralumi SL da.
2. Baimena ingurumen arloko neurri hauek betetzearen baldintzapean eman da:
–Lotzeko kate guztiek, deribazioko eta airetik lur azpira jaisteko euskarrietan, U70AB66P isolagailuak erabiliko dituzte.
–Deribazioko euskarrian elektrokuzio arriskua murrizteko, linea nagusiko eraoaleak eta linea deribatua lotzeko zubiak guztiz isolatuko dira.
–Konbertsioko euskarrian eta eroaleak lurpeko linearekin duen konexioan elektrokuzio arriskua murrizteko, erabat isolatuko dira lineako eroaleak eta XS zirkuitu-etengailuak lotzen dituzten zubiak, horien eta tximistorratz autobalbulen arteko lotuneak eta horien eta konexioko botilen artekoak. Isolamenduan erabiliko den materialak goi tentsioko lanetarako eta hegaztiak babesteko egokia izan beharko du. Bestetik, tximistorratz autobalbulak BCAC (“Bushing Connection Animal Cover”) estalki aurremoldeatuekin edo antzekoekin babestuko dira.
3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 3.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.
4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin beharreko jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da artikulu horretan), baldintza hauekin:
–Egin gogo diren lanek uki ditzaketen edo lanen trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.
–Obrak hasi aurretik, beharrezkoa izanen da herrilurra okupatzeko tokiko erakundeak espedienteari buruz eman beharreko aldeko ebazpena edukitzea, Herrilurren Atalaren txostenarekin bat.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
7. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Valtierrako Udalari, Tutera aldeko Basozaintzari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2015eko otsailaren 13an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1502524