54. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

120E/2015 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Tafallan merkataritza barruti bat jartzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren Ingurumen ondorioen adierazpena egiten duena. Proiektua Plenix SLk sustatu du.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 3.A eranskinaren B)1 idatz-zatian ezarritakoaren arabera, udalez gaindiko plan sektorialei Ingurumen ebaluazio estrategikoa eta Ingurumen ondorioen adierazpena egin behar zaizkie, plan horiek onestearekin batera edo lehenago.

2014ko urtarrilaren 14an, Tafallan merkataritza establezimendu bat jartzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren espedientea jaso zen, Ingurumen ondorioen azterlana daramana. Proiektua Plenix SLk sustatzen du. Zarataren azterlana, sortzen den mugikortasuna ebaluatzeko azterlana, UPSari lotua, eta parte-hartze publikoaren prozesuari buruzko txostena eransten dira.

Nafarroako Gobernuak 2014ko uztailaren 23an hartutako Erabakiaren bidez, merkataritza establezimendu handi bat Tafallan ezartzeko proposamena, Plenix SLk sustatua, Udalez gaindiko Plan Sektorial deklaratu zen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean aurreikusitako ondorioetarako. Erabaki horretan berean (2014ko 160. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 18an), espedientea jendaurrean jarri zen, Ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozeduraren ondorioetarako. Jendaurrean egoteko epe horretan ez da ingurumen edukiko alegaziorik jaso.

Jarduketaren eremua Tafallako herrigunearen iparraldean da, industria-lurraren kalifikazioa duen eremu batean (UU 21), Tafallako NA-8670 zeharbidearen eta Castejón-Altsasu trenbidearen artean.

Merkataritza gune handi baten antolamendua eta merkataritzako bi lurzati independente jartzea proposatzen dira.

UPSak, merkataritza eremu hori garatzeko hirigintzako determinazioak ezartzeaz gain, zonifikazio akustikoa aldatzea proposatzen du, nagusiki industria erabilerako lurzorua duen eremu akustiko izatetik nagusiki hirugarren sektoreko erabilera duen eremu akustiko izatera.

Ingurumen ondorioen azterlanean hondakinen kudeaketa, uraren kontsumoa, mugikortasuna, energia, kutsadura akustikoa eta argi-kutsadura aztertzen dira. Orobat, Ingurumen ondorioen azterlanak neurri zuzentzaileak eta prebentziokoak dakartza, baita ingurumena zaintzeko plan bat ere.

Handitze horrek ez du eraginik egungo hiri zerbitzuen gainean (hornidura, ur saneamendua, hondakinak, elektrizitatea, etab.); izan ere, ur kontsumoa, hondakin uren produkzioa eta hondakinen sorrera handituko direla aurreikusita egonda ere, onargarritzat jotzen dira. Horri dagokionez, hondakinen plana egokia da, eta bat egiten du Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 21.3 e bis) artikuluarekin. Kontsumo elektrikoaren igoera nabarmenik ere ez da aurreikusten, nahiz argitu beharreko azalera handitu. Azken puntu horri buruz, argitzen den gune berria Tafallako herrigunearen jarraipentzat jotzen da, eta horregatik ez da garrantzitsutzat hartzen argi-kutsaduraren igoerak duen eragina.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak aldeko txostena eman du, eta bertan adierazi UPSean hirugarren sektoreko erabilerarako aurreikusitako eremuak, zaratari buruzko mapa estrategikoen eremuan kokatzen baita, nagusiki hirugarren sektoreko erabilera duen lurralde batek (d motako eremu akustikoa) kalitate akustikoari buruz bete beharreko helburuak betetzen dituela.

Merkataritza eremu honen garapenak (20.000 m² inguruko azalera du) eremuko erabilera orokorraren aldaketa dakar, hasieran industria erabilerako lurzorutzat jo baitzen, eta horrenbestez, aldaketa eragiten du eremu akustikoen mugaketan, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 3ko 1328/2010 Ebazpenaren bidez onetsi ziren haietan.

Kontuan hartuta ez dagoela eraginik balio naturaletan, eta egiaztatuta igoera nabarmenik ez dela sortuko natur baliabideen kontsumoan (ura, energia, lurra), ezta berotegi-efektuko gasen sorreran ere, aditzera ematen da txostenean Tafallan merkataritza barruti bat jartzeko UPSa, Plenix SLk sustatua, abian jartzeak ez duela ingurumen ondorio garrantzitsurik ekarriko.

Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, Ingurumen ebaluazio estrategikorako prozedura osorik bete dela kontuan harturik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren 42. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Tafallan merkataritza barruti bat jartzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldeko Ingurumen ondorioen adierazpena egitea. Proiektua Plenix SLk sustatzen du.

2. UPSean proposatutako zonifikazio akustiko berria onestea, jarduketaren eremua hirugarren sektoreko erabilera duen eremu akustikoa izan dadin.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, sustatzaileari eta Tafallako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko otsailaren 20an.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F1502967