1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
11/2015 FORU AGINDUA, otsailaren 11koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, hiru fitxategi informatizatu hauek sortzeko: “Nafarroako Museoaren programazioaren eskatzaileak”, “Karlismoaren Museoaren programazioaren eskatzaileak” eta “Julio Caro Baroja Museo Etnologikoaren programazioaren eskatzaileak”.
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa izanen da xedapen orokor bat ematea, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratua.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak 53.3 artikuluan ezartzen du autonomia erkidegoen ardurapeko fitxategietan kasuan kasuko legeria berariazkoari jarraikiz jokatuko dela.
Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen menpe dauden datu pertsonalen fitxategi informatizatuak arautzen ditu. Dekretu horren 2. artikuluak adierazten du fitxategi berriak sortzeko fitxategi horren ardura duen departamentuko kontseilariak foru agindua emanen duela.
Horrenbestez, beharrezkotzat jotzen da “Nafarroako Museoaren programazioaren eskatzaileak”, “Karlismoaren Museoaren programazioaren eskatzaileak” eta “Julio Caro Baroja Museo Etnologikoaren programazioaren eskatzaileak” izeneko fitxategiak sortzea, 143/1994 Foru Dekretua aldarrikatu zenean ez baitzegoen horrelakorik.
Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluan emandako ahalmenak erabiliz, Museoen Zerbitzuaren txostena ikusirik,
AGINDU DUT:
1. 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikulua betez, “Nafarroako Museoaren programazioaren eskatzaileak” izeneko fitxategia sortzea. Honako ezaugarriak izanen ditu:
a) Aurreikusitako helburua eta erabilerak.
–Nafarroako Museoko jardueren programazioa ematea interesa duten pertsonei.
–Komunikazio bidea ezartzea Nafarroako Museoaren eta herritarren artean.
–Nafarroako Museoko jardueren programazioa zabaltzea.
–Hezkuntza eta Kultura.
b) Ukitutako pertsonak edo taldeak.
Nafarroako Museoko jardueren berri izan nahi duten herritarrak.
c) Datuak biltzeko prozedura.
Datuak interesdunek beraiek zuzenean emandako informaziotik hartuko dira.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta jasoko diren datu pertsonalak.
–Tratamendu sistema:
–Identifikaziorako datuak:
- Izen-deiturak.
- Helbidea.
- Telefonoa.
- Posta elektronikoa.
e) Datu pertsonalak lagatzea.
Fitxategiko datuak ez zaizkio ez inori ez inolako entitateri lagako edo jakinaraziko, interesduna ez bada, eta ez da haiekin nazioarteko transferentziarik eginen.
f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa.
Nafarroako Museoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren menpekoa dena.
g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko unitatea.
Nafarroako Museoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren menpekoa dena.
h) Segurtasun neurriak.
Hartzen diren segurtasun neurriak oinarrizkoak dira.
2. 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikulua betez, “Karlismoaren Museoaren programazioaren eskatzaileak” izeneko fitxategia sortzea. Honako ezaugarriak izanen ditu:
a) Aurreikusitako helburua eta erabilerak.
–Karlismoaren Museoko jardueren programazioa ematea interesa duten pertsonei.
–Komunikazio bidea ezartzea Karlismoaren Museoaren eta herritarren artean.
–Karlismoaren Museoko jardueren programazioa zabaltzea.
–Hezkuntza eta Kultura.
b) Ukitutako pertsonak edo taldeak.
Karlismoaren Museoko jardueren berri izan nahi duten herritarrak.
c) Datuak biltzeko prozedura.
Datuak interesdunek beraiek zuzenean emandako informaziotik hartuko dira.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta jasoko diren datu pertsonalak.
–Tratamendu sistema:
–Identifikaziorako datuak:
- Izen-deiturak.
- Helbidea.
- Telefonoa.
- Posta elektronikoa.
e) Datu pertsonalak lagatzea.
Fitxategiko datuak ez zaizkio ez inori ez inolako entitateri lagako edo jakinaraziko, interesduna ez bada, eta ez da haiekin nazioarteko transferentziarik eginen.
f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa.
Karlismoaren Museoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren menpekoa dena.
g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko unitatea.
Karlismoaren Museoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren menpekoa dena.
h) Segurtasun neurriak.
Hartzen diren segurtasun neurriak oinarrizkoak dira.
3. 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikulua betez, “Julio Caro Baroja Museo Etnologikoaren programazioaren eskatzaileak” izeneko fitxategia sortzea. Honako ezaugarriak izanen ditu:
a) Aurreikusitako helburua eta erabilerak.
–Julio Caro Baroja Museo Etnologikoko jardueren programazioa ematea interesa duten pertsonei.
–Komunikazio bidea ezartzea Julio Caro Baroja Museo Etnologikoaren eta herritarren artean.
–Julio Caro Baroja Museo Etnologikoko jardueren programazioa zabaltzea.
–Hezkuntza eta Kultura.
b) Ukitutako pertsonak edo taldeak.
Julio Baroja Museo Etnologikoko jardueren berri izan nahi duten herritarrak.
c) Datuak biltzeko prozedura.
Datuak interesdunek beraiek zuzenean emandako informaziotik hartuko dira.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta jasoko diren datu pertsonalak.
–Tratamendu sistema:
–Identifikaziorako datuak:
- Izen-deiturak.
- Helbidea.
- Telefonoa.
- Posta elektronikoa.
e) Datu pertsonalak lagatzea.
Fitxategiko datuak ez zaizkio ez inori ez inolako entitateri lagako edo jakinaraziko, interesduna ez bada, eta ez da haiekin nazioarteko transferentziarik eginen.
f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa.
Julio Caro Baroja Museo Etnologikoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren menpekoa dena.
g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko unitatea.
Julio Caro Baroja Museo Etnologikoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren menpekoa dena.
h) Segurtasun neurriak.
Hartzen diren segurtasun neurriak oinarrizkoak dira.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Foru agindu hau igortzea Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikoari, Museoen Zerbitzuari, Nafarroako Museoaren Atalari, Museoen Atalari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusiko Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuari.
Iruñean, 2015eko otsailaren 11n.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.
Iragarkiaren kodea: F1502491