54. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

19/2015 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana. Honen bidez María Carmen Cirauqui Osés andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusiko Justiziako Langileen Bulegoko burua, kargutik kentzen da, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenekin bat,

AGINDU DUT:

1. María Carmen Cirauqui Osés andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusiko Justiziako Langileen Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Justiziako Zerbitzu Juridiko Administratiboari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko otsailaren 16an.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1502570