Iragarkia
54. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 20a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
16E/2015 FORU AGINDUA, martxoaren 9koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilariak emana, txikizkako merkatari ekintzaileentzako 2015eko laguntzen deialdia onesten duena.
Nafarroako Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko 2012-2015erako III. Planak, besteak beste, “Merkataritza berria eta ekintzaileak” izeneko 3. programa ezartzen du.
Programa hori bi jarduketa ildotan garatzen da. Horietako lehena “Saltegiak sortzeko sustapena eta sostengua” izeneko 3.1 lerroa da, merkataritzako ekimen berriak sustatzea helburu duena; bereziki, berritzaileak direnak. Bestetik, bigarrena, “Landa eremuko merkataritza ekimenak sustatzea” izeneko 3.2 lerroa, landa eremuko txikizkako merkataritza sarea handitzea helburu duena.
Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak beharrezkotzat jotzen du azken urteetan inplementatutako berariazko laguntza neurriekin jarraitzea txikizkako merkataritzako jarduera sustatzeko eta enpleguaren sorrera sustatzeko sektorean; laguntzako jarduketa horiek enpresa proiektu berri bat ezartzea aurreikusten duten txikizkako merkataritzako ekintzaileentzat dira, edo lehendik dagoen txikizkako merkataritza jarduera bati errelebo enpresariala emateko proiektua bere gain hartuko dutenentzat, ez dadin merkataritza sarea desegin.
Nafarroako Gobernuak 2015eko otsailaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zaio Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiari diru-laguntzen deialdi hau banakako ebaluazioaren araubidean tramita dezan.
Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz:
AGINDU DUT:
1. Txikizkako merkataritzako ekintzaileentzako laguntzen 2015eko deialdia onestea.
2. Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen eranskinean ageri dira.
3. 84.500 euroko gastua baimentzea diru-laguntzen deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko, diruz laguntzen ahal diren proiektuen arabera. Hona hemen zein diren:
–25.400 euro, landa guneetako toki entitateetan diren ekintzailetza proiektuetarako: 24.500 euro, kapital transferentzietarako, eta 900 euro transferentzia arruntetarako.
–59.100 euro, gainerako toki entitateetan kokatuta dauden ekintzailetza proiektuetarako: 57.000 euro, kapital transferentzietarako, eta 2.100 euro transferentzia arruntetarako.
4. Gastu hori 2015era luzatutako Nafarroako 2012ko Aurrekontu Orokorretako kontu-sail hauen kargura finantzatuko da:
AURREKONTUKO KONTU-SAILA | RCSA KODEA | EKITALDIA | ZENBATEKOA |
A10003-A1140-4701-431400: Merkataritzako ekintzaile berriei laguntzeko programa (Merkataritza Bultzatzeko Planaren 3. programa) | 4878 | 2015 | 3.000,00 |
A10003-A1140-7701-431403: Merkataritzako ekintzaile berrientzako laguntza (Merkataritza Bultzatzeko Planaren 3. programa) | 4878 | 2015 | 81.500,00 |
5. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
7. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2015eko martxoaren 9an.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.
ERANSKINA
Oinarri arautzaileak
1. oinarria. Xedea.
Diru-laguntzaren onura publikoa da sostengua eta sustapena ematea txikizkako merkataritzako enpresa proiektu berri bat ezarri gogo duten ekintzaileentzat, edo lehendik funtzionamenduan dagoen txikizkako merkataritza jarduera bati errelebo enpresariala emateko proiektua dutenentzat, ez dadin merkataritza sarea desegin, hori guztia enplegua sustatzeko txikizkako merkataritza sektorean eta Nafarroan ekintzailetza bultzatzeko.
2. oinarria. Deialdiaren aurrekontua, diruz laguntzen ahal diren jarduketak eta diru-laguntzaren zenbatekoa.
1. Deialdiaren aurrekontu orokorra 84.500 eurokoa da. Horietatik, 81.500 euro izanen dira oinarri honetako 3. puntuko a), b) eta c) ataletako kontzeptuak laguntzeko diruz, eta 3.000 euro, berriz, izanen dira oinarri honetako 3. puntuko d), e), f), g) eta h) ataletako kontzeptuak laguntzeko diruz.
2. Oro har, ekintzaileek egindako gastuak eta inbertsioak dira diruz laguntzen ahal direnak, haiek beharrezkotzat jotzen badira txikizkako merkataritza jarduera bat sortu, ireki eta abian jartzeko, edo ezaugarri horiek dituen jarduera baten jarraipena bermatzeko.
Diru-laguntzaren xedeko gastuak egiteko epea 2014ko azaroaren 1etik 2015eko urriaren 31ra bitartekoa izanen da. Ondorio horietarako, fakturazio-eguna hartuko da gastua egin den eguntzat.
Oinarri honen 2.e) atalean zehaztutako zerbitzu tekniko profesionalen ordainsari gisa egindako gastuen kasuan, 2014ko irailaren 1etik aurrerako fakturak onartuko dira.
3. Bereziki, hurrengo kontzeptuek izan dezakete diru-laguntza:
a) Notariotza eta erregistroko gastuak, jardueraren hasierari lotutakoak.
b) Jarduera abiarazteko behar diren prestakuntza gastuak.
c) Hasierako publizitate gastuak eta abiaraztekoak. Ondorio horietarako, merkataritza jarduera benetan ireki aurreko hiru hilabeteetan edo ireki ondoko hiru hilabeteetan egindako gastuak onartuko dira.
d) Merkataritza lokala zaharberritzeko eta egokitzeko obra zibileko inbertsioak, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) eta obra lizentzia barne.
e) Aurreko jarduerarekin zuzenean lotutako ezinbesteko zerbitzu tekniko profesionaletarako ordainsariak; zehazki, proiektua prestatzeko gastuak, obra zuzendaritzakoak eta dekoratzaile edo instalatzaileen proiektuak onartzen dira.
f) Aktibo finko berriak erosteko inbertsioak:
f.1) Altzariak, merkataritzako hornikuntza eta makinak.
f.2) Merkataritza jarduerarako behar den eta behar bezala justifikatzen den aktibo finkoetako beste edozein inbertsio.
g) Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako inbertsioak:
g.1) Enpresa jardueraren garapenari zuzenean lotutako programa informatikoak.
g.2) Enpresaren jarduerari buruzko web-orriak diseinatu eta ezartzea.
g.3) Aurreko ataletan aipatu programa informatikoak edo web orriak ezarri ahal izateko beharrezkoak diren mahai gaineko ordenagailuak, baita saltokiko terminalak (ST) eta datafonoak ere.
Diruz laguntzen ahal diren atal honetako inbertsioek baldintza hauek beharko dituzte bete:
–Diru-laguntzatik kanpo daude produkziorako edo antibirus programetarako programa informatikoak, baita softwarearen eguneratzeak, lizentzien berrikuntza edo beste edozein mantentze-gastu; hortaz, programa informatikoek lehen aldiz ezarritakoak izan behar dute.
–Mahai gaineko ordenagailuen erosketak diru-laguntza izateko, programa informatiko bat edo web orri bat ezartzearekin batera egin beharko da; betiere, kontzeptu honetan egiten den gastua ez da g1), g2) eta g3) kontzeptuetan guztira egindako inbertsioaren %50 baino handiagoa izanen. Ondorio horietarako, ordenagailuek funtzionatzeko behar diren programa informatikoak (Office) ordenagailuaren kostu handiago gisa kontatuko dira. Orobat, gehienez ere ordenagailu baterako diru-laguntza ematen ahalko da enpresa eskatzaile bakoitzeko.
–Web orriek menuen araberako nabigazioa eduki beharko dute eta datu hauek gutxienez agertu: enpresaren aurkezpena, egiten den merkataritza jardueraren xehetasunak, saltokiaren lokalizazioa, harremanetarako bidea, eta eskaintzen dituen produktuei buruzko informazioa. Ez da diru-laguntzarik emanen web orrien eguneratzeak egiteko.
–Diruz laguntzen ahal diren g.1), g.2) eta g.3) hiru kontzeptuetan guztira egindako gastuaren zenbatekoa 5.000 eurokoa izanen da gehienez ere, BEZa kanpo.
–Orobat, ez dira diru-laguntzan sartuko erosketa hauek: inprimagailuak, eskuko ordenagailuak edo oinarri honen g.1), g.2) eta g.3) atalekin zerikusia duten beste ekipamendu informatikoak.
–Guztira, 1.000 eurokoa da (BEZa kanpo) gutxienez eskatzen den inbertsioa diruz laguntzen ahal diren g.1), g.2) eta g.3) hiru kontzeptuetarako.
h) Ibilgetu ez-material edo ukiezineko inbertsioak: frankizietan eta udal merkatuan sartzeko, erosketa-zentralei hasieran atxikitzeko eta enpresa integrazioko beste modu batzuetako kanonak.
4. Kontzeptu hauek ez dute diru-laguntzarik jasoko:
a) Edozein motatako tributuak, oinarri honen 2. ataleko d) letran onartutakoak izan ezik.
b) Salgaiez edo hasierako izakinez eta material suntsigarriez hornitzeko gastuak.
c) Negozioaren eskualdaketan ordaindutako gastuak.
d) Merkataritza establezimendua alokatzeko gastuak eta gordailuan ematen den fidantza edo bermea, halakorik bada.
e) Finantza gastuak, aholkularitzakoak eta bideragarritasun edo enpresa plana prestatzekoak.
f) Altaren eta kontsumoen ondoriozko gastuak, saltokirako hainbat zerbitzu eta hornikuntza kontratatzekoak: ura, hondakin bilketa, elektrizitatea, gasa, telekomunikazioak, aseguruak eta antzekoak.
g) Paper eta poltsen hornikuntza.
h) Diru-laguntza eskatzen duen enpresak eta onuradunari loturiko enpresa edo entitateek egindako lanak.
i) Merkataritza lokala eta lurrak erosteko inbertsioak.
j) Bigarren eskuko aktibo finkoak.
k) Garraioko elementuak.
5. Diru-laguntza jaso dezaketen gastu eta inbertsioen %30ekoa izanen da, gehienez, diru-laguntza, 6.000 euro gehienez ere saltoki bakoitzeko.
3. oinarria. Onuradunek eta diruz laguntzen ahal diren jarduketek bete beharreko baldintzak.
1. Diru-laguntzaren onuradunak izaten ahalko dira hurrengo baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak:
a) Enpresa berri bat eratzea Nafarroan, helbide fiskala bertan duena, bai txikizkako merkataritzako enpresa jarduera berri bat hasteko, bai funtzionamenduan den txikizkako merkataritzako negozio bati jarraipena emateko.
Ondorio horietarako, alta emanda egon beharko da ekonomia-jardueren gaineko zergan, Nafarroako udalerriren batean, oinarri honen 2.a) ataleko jarduerekin zuzeneko lotura duen txikizkako merkataritzari buruzko epigraferen batean.
Laguntzatik kanpo daude lehenagoko enpresa baten izenaren edo forma juridikoaren aldaketa baten, kapital handitze baten edo egiturazko aldaketa baten ondoriozko enpresak.
b) 2014ko azaroaren 1etik 2015eko urriaren 31 bitartekoa, biak barne, izan beharko du aipatu zergan alta emateko egunak, eta egun hori izanen da jarduera hasteko data.
c) Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurreko bi urtean Nafarroan txikizkako merkataritza jardueraren batean ibili ez izatea bere kontura. Eskatzailea pertsona juridikoa edo sozietatea bada, baldintza hori bazkide guztiek bete beharko dute.
d) ETEtzat hartua izatea, mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruz Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoaren arabera.
e) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekurik ez urratzea.
Zerga arloko eginbeharrak eta, kasua bada, Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik dauzkala frogatzeko, eskabidean interesdunari jakinaraziko zaio baimena ematen diola departamentuari hura frogatzen duten datuak begiratzeko, diru-laguntzaren gaineko ebazpen proposamena ematen denean.
f) Inbertsioa zertan gauzatzen den, ondasun horien jabeak izatea, leasing-aren bidez finantzatzen direnak izan ezik, eta haien kudeaketa ekonomikoa zuzenean egitea.
2. Diru-laguntza jasotzeko, jarduerek baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Saltokiko negozio jarduera guztiek hurrengo jarduera motetan sartuta egon behar dute, apirilaren 13ko 475/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Ekonomia Jardueren 2009ko Sailkapen Nazionalean (EJSN-2009) ezarritakoen artean:
–47.11 eta 47.79 moten arteko jarduerak, biak barne.
–45.32 motako jarduerak (ordezko piezak eta hornigai berriak badira bakarrik).
b) Kanpoan gelditu dira 47.30 (automobilgintzarako erregaia) motako establezimendu espezializatuetan egiten diren txikizkako merkataritza jarduerak, eta, baimen edo kontzesio administratibo berezia behar izateagatik, 47.26 (tabakoaren produktuak) eta 47.73 (farmaziako produktuak) motetakoak.
c) Txikizkako saltokiak Nafarroako udalerrietako bateko hiri bilbean egon behar du. Ondorio horietarako, kontuan hartuko dira hiri-lurzoruan edo urbanizagarrian dauden saltokiak, betiere lurzatiak edo ondoko lurzatiek etxebizitzetarako erabilera nagusia badute, eta baztertuko dira industrialdeetan, merkataritza guneetan eta zerbitzu poligonoetan daudenak.
Betekizun hori ez da eskatuko hurrengo kasuetan:
–Lorezaintza produktuak saltzen dituzten txikizkako merkataritza jarduerak (jarduera honen barnean dago: EJSN-2009, 47.76 mota).
–Eraikuntza eta saneamendu materialak saltzen dituzten txikizkako merkataritza jarduerak (jarduera honen barnean dago: EJSN-2009, 47.52 mota).
–Mugaz bestaldeko eremuetan dauden merkataritzako establezimenduetan egiten diren txikizkako merkataritza jarduerak.
d) Establezimendu berean jarduera ekonomiko bat baino gehiago egitera, haiek guztiak txikizkako merkataritzakoak izanen dira eta oinarri honen 2.a) atalean adierazitako txikizkako merkataritza jarduera moten barrenean egonen dira.
e) Leasing bidez finantzaturik eskuratzen diren aktiboak diru-laguntzaren xede izanen dira, baldin eta enpresak ondasuna erosteko aukera gauzatzeko konpromisoa hartzen badu eta, gainera, eragiketagatik ordaintzeke dagoen BEZa aldez aurretik ordaintzen bada.
f) Diruz laguntzen ahal diren jardueren zenbatekoa, guztira, 6.000 eurokoa izanen da, gutxienez ere (BEZa kanpo). Edonola ere, 2.3 oinarrian diruz laguntzeko zehazten diren a), b) eta c) kontzeptuengatik eskatzen badira laguntzak, hiru kontzeptu horiei lotzen ahal zaien zenbatekoa gutxienez 400 eurokoa izanen da (BEZa kanpo).
g) Txikizkako merkataritza jarduerak bideragarritasun plana edo enpresa plana izan beharko du, ekintzailea gauza izan dadin bere proiektuaren errentagarritasun ekonomikoa ebaluatzeko eta haren bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta finantzarioa aztertzeko. Behar bezala kualifikatutako entitate edo profesional batek prestatzen ahalko du plana, edo Industria, Energia eta Turismo Ministerioko Industriaren eta Enpresa Txiki eta Ertainen Zuzendaritza Nagusiaren web orriaren dagoen tresnaren bidez (http://servicios.ipyme.org/planempresa/).
4. oinarria. Eskabideen aurkezpena eta eskaturiko dokumentazioa.
1. Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
2. Eskabideak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren Erregistroan (Navarrería, 1; 31001 - Iruña) aurkezten ahalko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako tokietako batean edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan.
Eskaera posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) adierazi ahal izateko. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira. Ordua eta minutua agertu ezean, ulertuko da datu horiek dituen egun bereko azken eskaeraren ondoren aurkeztu dela 5. oinarrian ezarritako ondorioetarako.
3. Eskabideak Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariaren (http://www.navarra.es/home_es/Servicios) zerbitzuen katalogoko fitxan eskuratzen ahal den inprimakiari jarraituko dio, eta dokumentazio hau erantsi beharko zaio:
a) Erantzukizuneko aitorpena, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debeku urratzen ez duela adierazten duena.
b) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko jaso diren bestelako laguntzei buruzko erantzukizuneko aitorpena, “de minimis” laguntzak barne.
c) Enpresa txiki eta ertaina izateko baldintza betetzen duen erantzukizuneko aitorpena, mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruz Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoari jarraikiz.
d) Erantzukizuneko aitorpena, txikizkako merkataritza arloko jarduera ekonomiko arruntean eta aurkeztutako proiektuaren exekuzioan jarduerak sortutako hondakinak txikiagotzeko eta egokiro tratatzeko behar diren neurriak hartzen direla dioena.
e) Jarduera ekonomikoen zergan alta hartuta dagoela dioen eskatzailearen aitorpenaren kopia.
Laguntzarako eskaera aurkezteko unean ez badu dokumentu hori, enpresa planak ematen duen informazioa hartuko da kontuan, jarduera ekonomikoa CNAE-2009 delakoan sailkatu ahal izateko. Kasu horretan, eskatzailea deialdian aurreikusitako laguntzen onuradun bihurtzen bada, 2015eko azaroaren 16a baino lehen aurkeztu beharko da jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta hartu izanaren aitorpenaren kopia, diru-laguntza jaso ahal izateko. Aitorpen hori da azkenik kontuan hartuko dena 3.2.a) oinarrian aurreikusitako ondorioetarako.
f) Eskatzailea nor den frogatzen duten agiriak.
–Sozietate erregularren kasuan: sozietatea eratzeko eskritura publikoaren eta horren aldaketen kopiak, Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatuak, merkataritza arloko pertsona juridikoak badira.
–Sozietate irregularren edo zibilen kasuan: Nafarroako Zerga Ogasuneko Entitateen Zentsuan inskribatuta egotea frogatzen duen dokumentuaren kopia.
–Pertsona fisikoei dagokienez: nortasun agiri nazionalaren fotokopia.
g) Bideragarritasun edo enpresa planaren kopia.
h) Txikizkako merkataritza jardueraren txosten teknikoa, honako hauek bilduko dituena:
–Abiapuntuko egoeraren edo, hala bada, merkataritza jardueraren hasierako egoeraren azalpena, negozioaren ideia berrirako lortu nahi diren helburuak eta horiek lortzeko beharrezkoak diren ekintzen gauzatze faseak jasoko dituena.
–Merkataritza jarduera garatzeko behar diren inbertsioaren, prestakuntzaren, aholkularitzaren, antolaketaren eta beste edozein neurriren azterketa.
i) Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarik sekula jaso ez bada, transferentzia bidez ordaintzeko eskaeraren jatorrizko inprimakia, deialdiaren informazioa daukan web orrian dagoen ereduaren arabera, kasuan kasuko zerbitzuen katalogoaren fitxan (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/).
j) 2014ko azaroaren 1etik laguntza eskaera aurkezteko data arte, biak barne, egindako jardueretarako, 6.1 oinarriaren b), c), d), e), f), g) eta h) ataletan adierazitako dokumentazioa ere aurkeztuko da.
k) Eskaera aurkezten den egunaren biharamunetik 2015eko urriaren 31 bitarte (biak barne) aurreikusten diren jarduerei dagokienez, aldi horretan egiteko aurreikusten diren gastuen zerrenda baloratua eta zehaztua aurkeztuko da, aurrekontuak, proformako fakturak edo aurreikusitako gastuak zenbatzeko aukera ematen duen bestelako dokumentazioa aurkeztuz justifikatuko dena. Diru-laguntzak kalkulatzeko, ez dute balio izanen eskatzaileak berak egindako estimazioek.
4. Laguntza eskatzeko inprimakian sartzen dira aurreko 3. puntuko a), b), c) eta d) ataletan adierazitako erantzukizuneko aitorpenak.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.bis artikuluan ezarritakoari jarraituz, erantzukizuneko aitorpenek deialdian zehaztutako ondorioak sortuko dituzte, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak egiaztatu, kontrolatu eta ikuskatzeko esleituta dituen ahalmenak galarazi gabe.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari egindako erantzukizuneko aitorpenari eransten zaion edozein datu, adierazpen edo agiri, funtsean, ez-zuzenak edo faltsuak badira, edo zerbait falta bada, ez du segitzen ahalko ukitutako eskubide edo jarduerarekin, gertaera horien berri jakiten den unetik beretik, deusetan galarazi gabe legokiokeen erantzukizun penal, zibil eta administratiboa.
5. oinarria. Diru-laguntza ematea.
1. Laguntzaren xedeko txikizkako saltokiak zer toki entitatetan dauden, haien biztanle kopuruaren arabera sailkatuko dira eskaerak bi proiektu motatan:
a) Landa guneetako proiektuak, hau da, 3.000 biztanletik beherako Nafarroako toki entitateetan direnak. Biztanleen kopurua zehazteko, Nafarroako Estatistika Institutuak argitaratzen dituen Nafarroako udalerrietako eta kontzejuetako biztanleen datu ofizialak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra dutenak, oinarri hartuko dira.
b) Nafarroako gainerako toki entitateetako proiektuak.
2. Diru-laguntza banakako ebaluazioaren araubidean emanen da; era horretan, aurrekontuan krediturik dagoen bitartean tramitatu eta ebatziko dira espedienteak eskaeren aurkezpen ordenari jarraituz aurreko atalean ezarritako proiektu mota bakoitzaren barrenean.
3. Proiektu mota bakoitzaren barrenean, Turismoa eta Merkataritza Sustatu eta Antolatzeko Zerbitzuak jasotzen diren eskaerak ebaluatu eta aztertuko ditu eta, aurkeztutako dokumentazioa osorik ez badago, interesdunari eskatuko dio akatsak zuzen ditzala, errekerimendua jakinarazi eta hamar egun balioduneko epean; horrekin batera, adieraziko zaio horrela egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela.
4. Epe hori bukaturik, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari laguntza emateko ebazpenaren proposamena igorriko dio.
5. Oinarri honen 1.a) atalean ezarritako proiektu motako eskaera guztiak ebaluatuta direla, konpromiso horiek betetzeko esleituta dagoen kredituan erabilgarririk bada, oinarri honen 1.b) atalean ezarritako proiektu motako eskaeretarako erabiliko da kreditu hori, aurrekontu eskasiagatik laguntzarik jaso gabe gelditu badira.
6. Oinarri honen 1.b) atalean ezarritako proiektu motako eskaera guztiak ebaluatuta direla, konpromiso horiek betetzeko esleituta dagoen kredituan erabilgarririk bada, oinarri honen 1.a) atalean ezarritako proiektu motako eskaeretarako erabiliko da kreditu hori, aurrekontu eskasiagatik laguntzarik jaso gabe gelditu badira.
Nolanahi ere, aurrekontuko baliabideak agorturik, ezetsiko dira gainerako eskaerak.
7. Diru-laguntza ematen duen ebazpena hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe horretan eskatzaileari ebazpen espresik jakinarazi ezean, eskaerak isiltasun administratiboaren bidez ezetsi direla ulertuko da.
8. Laguntzak eman ondoren, aurreko atalei jarraituz, deialdiaren aurrekontu-kredituak agortuz gero, gainerako eskaerak ezetsi eginen dira.
9. Berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.
6. oinarria. Egindako jarduketen justifikazioa.
1. Diruz laguntzen ahal diren jarduketak bukaturik, onuradunek haiek egin izana frogatu beharko dute eta, horretarako, honako hau aurkeztu:
a) Egindako jarduketak frogatzeko inprimakia, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian (http://www.navarra.es/home_es/Servicios), kasuan kasuko zerbitzuen katalogoko fitxan, eskuratzen ahal dena, dokumentazio hau gehituta:
b) Egin eta diru-laguntza jaso duten jarduerak egiaztatzen dituen txosten zehaztua, honako hauek azaltzen dituela, gutxienez ere:
–Egin diren jarduketen deskribapena.
–Hasieran aurreikusitako proiektuan egindako aldaketak.
–Lortu gogo ziren helburuak zenbateraino bete diren.
c) Aurkeztutako fakturen zerrenda zehatza, haiek diru-laguntzaren xedeko kontzeptuen arabera multzokatuta, eta dataren arabera ordenatu eta zenbakituta daudela.
d) Diruz lagundutako aktibo finkoen proba grafikoa eta, merkataritzako lokala berritu, modernizatu edo egokitzeko proiektuen kasuan, establezimenduaren argazkiak, barrenekoak zein kanpokoak, aurkeztu beharko dira, haren egoera egiaztatu ahal izateko jarduketen aurretik eta ondotik.
e) Egindako gastuei dagozkien fakturen kopia; horiek bat etorriko dira fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi zuen 205/2004 Foru Dekretuarekin eta, betiere, laguntza eskatzailearen izenean jaulki beharko dira.
f) Aurkeztutako gastuen ordainketa justifikatzen duten banku agirien kopia. Parte hartzen duten alderdietako bat enpresaburu edo profesional gisa ari bada eta haien eragiketetan gastuak eskudirutan ordainduz gero, ez dira inoiz kontuan hartuko 2.500 euroko zenbatekoa edo handiagoa badute, edo balio bera atzerriko monetan, eta hori Tributu eta aurrekontu arloko araudia aldatzeari eta iruzurra prebenitzeko eta haren aurka borrokatzeko jarduketak indartzeko araudi finantzarioa egokitzeari buruzko urriaren 29ko 7/2012 Legean ezarritakoari jarraituz.
g) Prestakuntza gastuen kasuan, justifikazio memoriak datu hauek xehakatuko ditu: prestakuntza jardueraren izena, jasotako prestakuntza jardueraren edukia, zein zentrok antolatu duen, tokia, datak, iraupena eta zer helburu bete nahi ziren.
h) Hasierako publizitate gastu eta abiarazteko gastuen kasuan, argitaratutako katalogo, liburuxka, soinu fitxategi edo sustapenerako materialaren ale bat aurkeztuko da; horrez gain, publizitate hedabideetan eta komunikabideetan argitaratzen bada, publizitate hedabidearen azalaren eta iragarkiaren kopia bat.
i) Diruz laguntzen ahal den gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa (BEZa barne) denean obra gauzatzeko kostuaren kasuan (lokalak egokitzeko zaharberritzea eta obra zibila), edo 12.000 eurotik gorakoa (BEZa barne) aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresek ekipo-ondasunez hornitzen edo zerbitzuak ematen dituzten kasuan, hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraituz aukeratu izana dioen erantzukizuneko aitorpena, laguntza justifikatzeko inprimakian sartua, bete beharko da.
Onuradunak ez du aurrekoa bete beharko, baldin eta diru-laguntzaren xedeko gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo emaile ez badaude, edo gastua diru-laguntza eskatu baino lehen egin bada.
2. Egindako jardueren justifikazioa 4. oinarrian aipatzen diren tokietan eginen da, epe hauetan:
a) 2014ko azaroaren 1etik eskaera aurkezten den egunera bitartean (biak barne) egindako jarduerei dagokienez, justifikazioa diru-laguntzaren eskabidearekin batera aurkeztuko da.
b) Eskaera aurkezten den egunaren biharamunetik 2015eko urriaren 31ra bitartean (biak barne) egiten diren jarduerei dagokienez, justifikazioa 2015eko azaroaren 16an aurkeztu beharko da beranduenez.
Diru-laguntza jaso dezaketen ekintzak justifikatzeko ezarritako epean dokumenturen bat aurkeztea ezinezkoa bada, eskatzaileak horren arrazoiak azaldu beharko ditu eta epearen luzapena eskatu, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak onar dezan eta interesdunari epe berria jakinaraz diezaion.
7. oinarria. Diru-laguntzaren ordainketa.
Frogagiriak aztertuta, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari. Horrekin batera, onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubidea dakarten betebeharrak bete dituztela frogatzen duen txostena aurkeztuko du.
Diru-laguntzak epe hauetan pagatuko dira:
a) Eskaera aurkeztearekin batera justifikatzen diren jardueretarako, diru-laguntza ematen dela dioen ebazpenean berean aginduko da ordainketa egiteko.
b) Eskaera aurkeztu ondoren justifikatutako jardueretarako, aurreko oinarrian adierazitako frogagiriak aztertu eta onartu ondoren eginen da ordainketa.
c) Edonola ere, emandako diru-laguntzaren lehen ordainketa egiteko, onartutako jarduera justifikatuen zenbatekoa, guztira, 3.f) oinarrian zehaztutako gutxieneko zenbatekoa adinakoa izanen da. Hala izan ezean, diru-laguntza ordainketa bakar batean pagatuko da diruz lagundutako proiektuaren gastu guztiak justifikatu ondoren.
8. oinarria. Onuradunen betebeharrak, eta horiek ez betetzearen ondorioak.
1. Diru-laguntzaren onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:
a) Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako eginbehar orokorrak.
b) Egindako gastu eta ordainketak justifikatzea, 6. oinarrian xedatutakoaren arabera.
c) Diru-laguntzaren xede diren ondasunak gutxienez ere 2 urtez edukitzea enpresak Nafarroan duen jarduerari atxikita, inbertsioak abian jartzen direnetik hasita, edo ondasunaren balio-bizitzak iraun bitartean, laburragoa bada.
d) Txikizkako merkataritza arloko jarduera ekonomiko arruntean eta diruz lagundutako jardueren exekuzioan sortutako hondakinak txikiagotzeko eta egokiro tratatzeko behar diren neurriak hartzea. Bereziki, elikagaien hondakinen kasuan, gomendatzen da aprobetxatzen ahal direnak bereiztea eta Nafarroako Elikagaien Bankuari eta antzeko beste erakunde bati ematea, Elikagaien Hondakinen Erabilerari buruzko otsailaren 25eko 7/2014 Foru Legean ezarritakoa betez.
e) Diru-laguntzaren onuradunek behar bezala jakinarazi beharko dute diru-laguntza honen xedeko jardueren finantzaketa publikoa dela. Laguntza jasotzen duen jardueraren gaineko informazio guztietan Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza duela adierazi beharko da. Jarduera horrek sortutako euskarri guztietan Nafarroako Gobernuaren logotipoa agertu beharko da, Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala eta haren erabilera arautzen dituen maiatzaren 3ko 189/2004 Foru Dekretuan aurreikusitakoarekin bat betiere. Beraz, ez zaie diruz lagunduko aipatu dekretuan edo atal horretan ezarritakoa betetzen ez duten publizitate-euskarriak sortzeko eta egiteko gastuei.
2. Onuradunak pertsona juridikoak edo entitateak badira, diru-laguntza onetsi dela jakinarazi eta handik hilabeteko epean, onuradunek gardentasunari buruz duten betebeharraren aitorpena aurkeztu beharko dute telematikoki. Horretarako, deialdiaren informazioa jasotzen duen web orriaren zerbitzuen katalogoko fitxan (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/) eskuratzen ahal den ereduaz baliatuko dira, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretua betetzearren (Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen duen foru dekretua). Izan litezkeen zehapenak galarazi gabe, onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako diru-laguntza ordainduko eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.
3. Oinarri arautzaile hauetan edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebehar guztiak bete ezik, onartutako diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Aurreko betebehar horietakoren bat hein batean betetzen ez bada, zilegi izanen da emandako diru-laguntzaren zenbatekoa proportzionaltasunaren printzipioa aplikatuta doitzea eta, hala behar denean, bidezko kopurua itzularaztea.
Ondorio horietarako, zenbat denboran eduki behar dituen onuradunak diru-laguntzaren xedeko ondasunak enpresaren jarduerari atxikirik, horren proportzioan eginen da diru-laguntza itzultzeko kalkulua.
9. oinarria. Diru-laguntzaren bateraezintasuna eta “de minimis” izaera.
1. Foru agindu honetako diru-laguntzak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, jarduera beretarako emandako beste laguntza batzuekin. Gainera, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak merkataritza sektorerako ematen duen beste edozein laguntzarekin bateraezina da diru-laguntza hau.
2. Foru agindu honetako diru-laguntzak “de minimis” laguntzak dira, Europako Batzordeak 2014ko abenduaren 18an emandako 1407/2014 (EB) Erregelamenduan xedatutakoarekin bat. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.
Erregelamendu horrekin bat, enpresa bati emandako “de minimis” laguntza guztien batura gehienez ere 200.000 eurokoa izanen da 3 zergaldiko edozein denboralditan.
Horretarako, onuradunak behartuta daude kasuan kasuko zergaldian eta aurreko bi zergaldietan harturiko bestelako “de minimis” laguntzak adieraztera, eskabideak aurkezten dituztenean.
10. oinarria. Emandako diru-laguntzen publizitatea.
Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (http://www.navarra.es/home_es/Servicios), honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuraduna, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren helburua.
Iragarkiaren kodea: F1503717
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
