1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
47E/2015 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana, Salestarren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko UE-1 exekuzio-unitateko C-1 lurzatiaren xehetasun azterlana, Ebrogan SLk sustatua, hasiera batean onesten duena.
Xehetasun azterlanaren helburua da etxesail bateko eraikinetarako gehieneko lerrokadurak aldatzea, zehazki, Udalez gaindiko Plan Sektorialaren arabera “Jarduera ekonomikoa. Merkataritza establezimendu handia” erabilera izanen duen etxesailerako aurreikusitakoak, hango antolamendu bolumetrikoa malgutzeko, eta, horrela, itxura arkitektoniko desberdineko ezarpenak erakartzeko.
Eremu horretarako araubidea Salestarren Udalez gaindiko Plan Sektorialean ezarrita dago (plan sektoriala Nafarroako Gobernuaren 2012ko ekainaren 13ko Erabakiaren bidez onetsi zen, eta 2012ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, uztailaren 12koan). Gero, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 18ko 288/2013 Ebazpenaren bidez, planaren araudia argitaratzea xedatu zen (2013ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 12koa).
Antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa bat da honakoa, xehetasun azterlan bat behar duena, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 62. artikuluaren arabera.
Xehetasun azterlan honen tramitazioa eta onespena Sustapen Departamentuari dagozkio, 35/2002 Foru Legearen 43.1.d) artikuluan ezarritakoarekin bat, udalez gaindiko plan sektorial bat garatzeko tresna delako.
Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zerbitzuak egindako txostena ikusirik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Hasiera batez onestea Salestarren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko UE-1 exekuzio-unitateko C-1 lurzatiaren xehetasun azterlana, Ebrogan SLk sustatua.
2. Espedientea jendaurrean jartzea eta ukitutako udalei entzutea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuz. Bi tramite horiek aldi berean eginen dira, eta 20 egun iraunen dute.
Horretarako, espedientea ikusgai egonen da interesdunen eskura, Sustapen Departamentuaren bulegoetan (Iruñeko Alhondiga kalea, 1, 1. solairua, 31002), eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.
Gainera, agiria Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan kontsultatzen ahalko da, baita Sustapen Departamentuaren webgunearen “Jendaurreko epea eta parte-hartze publikoa” izeneko atalaren bidez ere (www.ExposicionPublicaOT.navarra.es).
3. 3. Ebazpen hau jakinaraztea Eguesibarko Udalari, Iruñerriko Mankomunitateari eta espedientearen sustatzaileari.
Iruñean, 2015eko otsailaren 19an.–Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.
Iragarkiaren kodea: F1502737