1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
37E/2015 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana, Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko B-3 unitate morfologikoko B-3.1 lurzatiaren xehetasun azterlana, Construcciones Andía SAk sustatua, behin betiko onesten duena.
Espediente hori Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 313E/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batean. Jendaurrean jartzeko iragarkia 2015eko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 15ean, baita prentsan ere, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 74. artikuluak zehazten duen bezala.
Egun horretan jendaurrean jarri zen, hogei egunez, eta epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.
Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zerbitzuak egindako txostena ikusirik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Behin betiko onestea Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren B-3 unitate morfologikoko B-3.1 lurzatiaren xehetasun azterlana, Construcciones Andia SAk sustatua.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau igortzea sustatzaileari, UPSaren esparruak ukitutako lau udalei eta Iruñerriko Mankomunitateari.
Burlatako Udalari igortzea onetsitako tresnaren ale bat, lurzatia udalerri horretan dagoelako.
Adierazi ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Iruñean, 2015eko otsailaren 17an.–Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.
Iragarkiaren kodea: F1502650