1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
39/2015 FORU AGINDUA, otsailaren 13koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana. Honen bidez Elena Lacoma Sancho andrea izendatzen da, bitarte baterako, Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko Egitura Funtsen Finantza Kontrolerako Ataleko buru.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatiak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoen departamentuko titularrak izendatuko ditu ataleko eta bulegoko buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak aldeko txostena eman du.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
Lehena.–Elena Lacoma Sancho andrea, Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko Egitura Funtsen Finantza Kontrolerako Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.
Bigarrena.–Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari.
Hirugarrena.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2015eko otsailaren 13an.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.
Iragarkiaren kodea: F1502522