53. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Izangai onartu eta baztertuen behin behineko zerrendaren onespena, Udaltzaingoko kaboa izateko lanpostu bat kategoriaz igotzeko lehiaketan

Eguesibarko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2015eko martxoaren 9an egin bilkuran, erabaki du ondotik ematen den izangai onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda onestea, Udaltzaingoko kaboa izateko lanpostu bat kategoriaz igotzeko lehiaketan. Haren oinarriak 2015eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, urtarrilaren 12an.

Behin-behinekoz onarturiko izangaiak ondoko udaltzainak dira: 011, 025, 028 eta 038 zenbakiak dituztenak.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta bete dadin bai Nafarroako Polizia Kidegoko Langileen gaineko Erregelamenduaren 31-6 artikuluan bai aipatu deialdiaren 4. oinarrian xedatua. Interesdunek alegazioak aurkez ditzakete zerrenda horren kontra; horretarako, hamar eguneko epea izanen dute, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Sarrigurenen, 2015eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1503926