Iragarkia
53. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 18a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
465/2015 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdiak onesten baitira bi izangai zerrenda egiteko, hautaketa-proben bidez, O.L. Kudeaketariaren (Informatika Zerbitzua) B mailako lanpostua betetzeko, bat aldi baterako kontratazioak egiteko, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak dauzkan langileen beharrak kontuan harturik, bidezkoa da deialdiak egitea, bi izangai zerrenda egiteko, hautaketa-proben bidez, O.L. Kudeaketariaren (Informatika Zerbitzua) B mailako lanpostua betetzeko, bat lanpostu hori aldi baterako kontratu baten bidez betetzeko, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoera, Nafarroako Unibertsitate Publikoan sortzen diren beharrei aurre egin ahal izateko.
2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako langile funtzionarioen prestakuntza eta lanbide-hobekuntza arautzen dituenak, xedatzen du ezen, Nafarroako Unibertsitate Publikoak aldi baterako kontratazioa egin baino lehen, bete nahi dituen lanpostuak eskainiko dizkiela bere funtzionarioei, eta horretarako behar diren hautaprobetarako deialdia egingo duela.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako langile funtzionarioen prestakuntza eta lanbide-hobekuntza arautzeko 2014ko azaroaren 25ean Gobernu Kontseiluak hartu zuen erabakian ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako langileen administrazio araubidearen araberako kontratazioa arautzeko 2014ko azaroaren 25ean Gobernu Kontseiluak hartu zuen erabakian ezarritakoari jarraikiz.
Ikusirik Langileen Kudeaketa Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2013ko urtarrilaren 22an emandako 66/2013 Ebazpenaren bidez, eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena.–Bi deialdi onestea, bi izangai-zerrenda egiteko, hautaketa-proben bidez, O.L. Kudeaketariaren (Informatika Zerbitzua) B mailako lanpostua betetzeko, bat aldi baterako kontratazioak egiteko, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran.
Bigarrena.–Hautaproben deialdiak arautuko dituzten oinarriak, ebazpen honekin batera doazenak, I. eranskin moduan, onestea.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.
Laugarrena.–Ebazpen honek, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka, zilegi da aukerako berraztertze errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako arlo bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere, ebazpen hau jakinarazi, eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2015eko martxoaren 3an.–Kudeatzailea, Pedro Iráizoz Munárriz.
I. ERANSKINA
Oinarriak
Honako hauek arautuko dituzte deialdi hauek: 2014ko azaroaren 25ean Gobernu Kontseiluak hartu zuen erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako langileen administrazio araubidearen araberako kontratazioa arautzen duenak (2014ko abenduaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), 2014ko azaroaren 25ean Gobernu Kontseiluak hartu zuen erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako langile funtzionarioen prestakuntza eta lanbide-hobekuntza arautzen dituenak (2014ko abenduaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), deialdi honen oinarriek eta aplikagarri diren gainerako araudiek.
I.–Deialdia, O.L. Kudeaketari lanpostuan aritzeko (Informatika Zerbitzua) aldi baterako kontrataziorako izangai zerrenda bat egiteko.
Lehena.–Deialdi honen xedea da izangai zerrenda bat egitea, hautaproben bidez, O.L. Kudeaketariaren (Informatika Zerbitzua) B mailako lanpostua betetzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoan gertatzen diren beharrei aurre egin ahal izateko.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hau subsidiarioa izango da 2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako funtzionarioen prestakuntza eta lanbide-hobekuntza arautzen duenak, ezartzen duenaren babesean egiten den beste edozein funtzionario-zerrendaren aurrean.
Bigarrena.–Izangaien betekizunak.
2.1. Deialdian onartuak izateko, izangaiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.
Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen araberako banaketarik ez dagoenean, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina beteta ez edukitzea.
c) Gradu,diplomatura, ingeniaritza edo arkitektura teknikoaren titulua edo haren baliokidea edukitzea, edo, bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulua erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria edukitzea, edota Lizentziatura, Ingeniaritza edo Arkitektura baten aurreneko hiru ikasmaila osoak gaindituta edukitzea.
Atzerrian erdietsitako titulazioak badira, aipatutako egunean izangaiak eskuan izan beharko du homologazioaren egiaztagiria, edo baliokidetza, halakorik bada. Betekizun hori ez zaie aplikatuko, lanbide arautuen eremuan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen arabera, beren kualifikazio profesionala lortu duten izangaiei.
d) Dagozkien eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoak eta psikikoak edukitzea.
e) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez egotea, eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere, diziplina-zehapen edo zigor kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez egotearen ardura aitorpena aurkeztu beharko dute.
2.2. Izangaiek dokumentuen bidez egiaztatu beharko dute inarri hauetako 2.1c) atalean eskatzen den titulazioaren betebeharra, deialdietarako komunak diren oinarrietako 7.2 oinarriak ezartzen duenaren arabera.
2.3. Oinarri honetan ezarritako baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete behar izateaz gain, hautapen prozedurak edota, kontratazio-epeak dirauen bitartean ere bete beharko dira.
Hirugarrena.–Hautaketa prozesuaren garapena eta balioespena.
Ebazpen honek onesten dituen bi deialdietako arau komunek ezartzen dutenaren arabera burutuko da hautaketarako prozesua
Laugarrena.–Izangaien deia aldi baterako kontrataziorako.
Izangaien deia, eta hala badagokio, kontratazioa, honako hauetan ezarritakoaren arabera egingo da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategineko 1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua eta ondorengoak, deialdi honetako oinarriak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazio eta zerbitzuetako langileak administrazio araubidearen araberako kontratazioa arautzen duen 2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren Erabakia, eta aplikagarriak diren gainerako araudiak.
Deia egiteko, halaber, kontuan hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren Zazpigarren Xedapen Gehigarriaren 4. atalean ezarritakoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan ezgaitasuna duten pertsonak lanean hasteko alderdiak arautzen dituena, eta horretarako, % 33ko edo gehiagoko ezgaitasun aitortua duten izangaiek, hori frogatu egin behar dute, erakunde eskudunek emandako agiriaren kopia baten bidez.
II.–Deialdia, O.L. Kudeaketari lanpostuan (Informatika Zerbitzua), prestakuntzan eta zerbitzu berezietako egoeran, aritzeko izangai zerrenda bat egiteko
Lehena.–Deialdi honen xedea da izangai zerrenda bat egitea, hautaproben bidez, O.L. Kudeaketariaren (Informatika Zerbitzua) B mailako lanpostua, prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran, betetzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoan gertatzen diren beharrei aurre egin ahal izateko.
Bigarrena.–Izangaien betekizunak.
2.1. Deialdian onartuak izateko, izangaiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazio eta zerbitzuetako funtzionario izatea, eta C, D edo E mailakoa izatea.
b) Lanpostuan zerbitzu ematen hiru urteko antzinatasuna izatea, gutxienez.
c) Ez egotea eszedentzian, ez bada eszedentziak lanpostua erreserbatzeko eskubidea ezartzen duela.
d) Gradu titulua, Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo titulu baliokide bat edukitzea, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edo Lizentziatura, Ingeniaritza edo Arkitektura bateko aurreneko hiru ikasmaila osoak gaindituta edukitzea. Titulazio hori ez da izango jardun aktiboan egiteko behar duena, beste bat baizik.
Atzerrian erdietsitako titulazioak badira, aipatu egunean izangaiak eskuan izan beharko du homologazioaren egiaztagiria, edo baliokidetza, halakorik bada.
2.2. Izangaiek dokumentuen bidez egiaztatu beharko dute oinarri hauetako 2.1d) atalean eskatzen den titulazioaren betebeharra, deialdietarako komunak diren oinarrietako 7.2 oinarriak ezartzen duenaren arabera.
2.3. Oinarri honetan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, eta, halaber, hautapen prozedurak eta prestakuntza epeak dirauen bitartean.
Hirugarrena.–Hautaketa prozesuaren garapena eta balioespena.
Ebazpen honek onesten dituen bi deialdietako arau komunek ezartzen dutenaren arabera burutuko da hautaketarako prozesua
Laugarrena.–Prestakuntzarako izangaien deia.
Izangaiei dei egingo zaie eta, behar bada, prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran deklaratuko, honako hauetan ezarritakoaren arabera: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako langile funtzionarioen prestakuntza eta lanbide-hobekuntza arautzeko 2014ko azaroaren 25ean Gobernu Kontseiluak hartu zuen erabakian, deialdiaren oinarrietan eta aplikagarri diren gainerako araudietan.
III.–Bi deialdien arau komunak.
Lehena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Bi deialdietan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Bigarrena.–Eskabideak.
2.1. Parte hartzeko eskabideak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Arrosadiko campusa, 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazona etorbidea z/g 31500 Tutera), edo, bestela, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan.
Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora (Arrosadiko campusa, z/g, 31006 Iruñea).
2.2. Eskabideak III. eranskinean den ereduari jarraikiz egin behar dituzte aldi baterako kontratatzeko izangaiek, eta IV. eranskinean den ereduari jarraikiz egin behar dituzte prestakuntzarako izangaiek. Eskabide eredua Interneten dago eskuratzeko: https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/catalogo-de-procedimientos/todos/pruebas-selectivas-para-listas-de-contratacion helbidean aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendarako, eta https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/catalogo-de-procedimientos/todos/pruebas-selectivas-formacion helbidean prestakuntzan eta zerbitzu berezietako egoeran aritzeko izangaien zerrendarako.
Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi egin beharko dute eskatzen diren betebehar guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den azken egunean.
Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nortasuna eta nazionalitatea egiaztatzen duen dokumentuarena, eta hala badagokio, aldi baterako kontrataziorako deialdiko 2.1.a) oinarriak eskatzen dituen naziotasun eta ahaidetasun baldintzak egiaztatzen dituenarena.
O.L. Kudeaketariaren (Informatika Zerbitzua) B mailako lanpostua betetzeko deitzen dituzten izangaiek bakarrik aurkeztu beharko dute dagokien deialdiko titulazio-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa, eta hori kontratua gauzatzen denean edo prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran daudela deklaratzen dituztenean egingo dute.
2.3. Ezgaitasun aitortua daukaten izangaiek, eskabidearekin batera, ezgaitasuna egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu beharko dute, organo eskudunak eman diena. Halaber, modua izango dute ariketak egiteko denboren eta baliabideen egokitzapenak eskatzeko, eta hala adierazi beharko dute eskabidean. Orri bereizi batean (III. Bis eranskina) adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen duten.
Hirugarrena.–Izangaiak onartzea.
3.1. Behin behineko zerrendak.
Eskabideak aurkezteko epea igaro eta gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpen bat emango du, eta jendaurrean jarriko da Unibertsitateko iragarki oholean (Iruñeko campuseko Soforak eraikina) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean (http://www.unavarra.es/servicioRRHH/empleo-publico/pas). Haren bidez onetsiko dira deialdi hauetan onartu eta baztertu dituzten izangaien behin-behineko zerrendak.
Izangai baztertuek, behin-behineko zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, zilegi dute erreklamazioa eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea.
Izangai bazterturik ez bada, izangai onartuen zerrendak zuzenean onetsiko dira behin betiko.
3.2. Behin betiko zerrendak.
Erreklamazioetarako epea iragan eta haiek ebatzi ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpen bat emango du eta jendaurrean jarriko da, bai Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki oholean bai bere web-orrialdean ere (http://www.unavarra.es/servicioRRHH/empleo-publico/pas). Ebazpen horren bidez onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko da, eta jakinaraziko da noiz eta non egingo den oinarri hauetan aipatzen den hautaproba.
Hautaprobetako onartuen zerrendak egoteak ez du esan nahi, inola ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela. Aurkeztu duen dokumentazioa edo Unibertsitatearen eskura dagoena aztertu ondoren, ikusten bada izangairen batek ez daukala eskatzen diren tituluetako baten bat, galdu egingo ditu deialdian parte hartzeagatik dauzkan eskubide guztiak.
3.3. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratzearekin, interesduei egin beharreko jakinarazpena egin dela joko da, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz.
Laugarrena.–Proba.
4.1. Ebazpen honek onetsi dituen deialdietako hautaketa proba baten bidez egingo da, eta bi parte hauek edukiko ditu:
–Lehen partea: erantzuteko hainbat aukera dituzten galderen zerrenda bat izango da, eta galdera bakoitzarentzat erantzun bakarra izango da balioduna. Galderak deialdi honen II. Eranskinean dagoen gai-zerrendaren A eta B multzoei buruzkoak izango dira. Huts egindako erantzunak modu negatiboan balioetsiko dira.
–Bigarren partea: galdera batzuk idatziz erantzun behar dira, edo II. Eranskineko gai-zerrendaren B multzoari buruzko kasu praktikoak garatuko dira.
Bi parteak baztertzaileak izango dira, eta baztertu egingo dituzte parte bakoitzean gehienez atera daitekeen puntuazioaren erdia erdiesten ez duten izangaiak. Zuzenketa pliken bidez egingo da, eta bi parteetako probak egun berean egingo dira, elkarren segidan. Lehen partea gainditu dutenei soilik zuzenduko die epaimahaiak bigarren partea.
4.2. Epaimahai kalifikatzaileak zehaztuko du probak zenbat denbora iraun behar duen gehienez, eta horren berri emango du proba hasi baino lehen. Halaber, jakitera emango du parte bakoitza nola balioetsiko den eta zein den lehen parteko erantzun okerren penalizazioa.
Zerrendetan egoteko izangaiek probaren bi parteak gainditu behar dituzte.
4.3. Probarako deialdia deitze bakar baten bidez egingo da, eta epaimahai kalifikatzaileak esan duen tokian eta egunean azaldu beharko dute izangaiek, eta ariketak hasteko orduan. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, IIZ, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela joan beharko dute. Probatik kanpo geldituko dira beren nortasuna eskatzen diren agiriekin egiaztatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak.
4.4. Ezgaitasunen bat aitortua duten izangaientzat, hala eskatu baldin bazuten eskabidean, ariketak egiteko behar diren eta ahal diren egokitzapenak ezarriko dira denboran eta baliabideetan.
Bosgarrena.–Epaimahai kalifikatzailea.
5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: Miriam Bacaicoa Hualde andrea, Informatika Zerbitzuko zuzendaria.
Epaimahaiburu ordezkoa: Juan Cruz Ruiz de Gauna Gorostiza jauna, Irakaskuntzari Laguntzeko eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuko Gradu Ikasketen Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Jesús Carlos Fernández Gómez jauna, Informatika Zerbitzuko Erabiltzaileari Laguntzeko Ataleko burua.
Epaimahaikide ordezkoa: Francisco Javier Fernández Landa jauna, Informatika Zerbitzuko Sistemen eta Komunikazioen Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Juan Ramón Bastarrica Larrauri jauna, Informatika Zerbitzuko Korporazio Kudeaketaren Ataleko burua.
Epaimahaikide ordezkoa: Carlos Alonso Vega jauna, Informatika Zerbitzuko Campuseko Zerbitzuetako Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Ordezkari bat Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazio eta zerbitzuetako langileena, Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.
Epaimahaikide ordezkoa: Ordezkari bat Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazio eta zerbitzuetako langileena, Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.
–Epaimahaikide idazkaria: Pedro Ardaiz Labairu jauna, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria.
Epaimahaikide idazkari ordezkoa: Javier Piquer Lapuerta jauna, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileen Kudeaketa Ataleko burua.
5.2. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei-egileari jakinaraziko diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude.
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, aipatu egoera horietako bat gertatzen denean.
Baldin eta epaimahaiaren osaera aldatzen bada, legez ezarriak dauden abstentziorako edo errefusatzeko arrazoiak aplikatzen direnean, eta, aldaketa jendaurrean jakinaraziko da, onartu eta baztertuen zerrendak jendaurrean jartzearekin batera.
5.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.
Epaimahai kalifikatzailearen eraketak eta jardunak balio izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da. Era berean, Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek egon behar dute bertan.
5.4. Hautaprobak aurrera egin ahala, deialdi honen oinarriak interpretatzetik eta aplikatzetik sortzen diren zalantzak Epaimahaiaren gehiengoak ebatziko ditu, eta deialdian kontuan hartzen ez diren arazoak konpontzeko behar diren neurriak hartuko ditu.
5.5. Epaimahai kalifikatzaileak aukera izango du aholkulari adituak hartzeko probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoen esparrura mugatuko dute beren lana.
5.6. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, Epaimahaiaren egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Kudeaketa eraikina izango da.
Seigarrena.–Gainditu dutenen zerrenda.
6.1. Hautaketa prozesua bukatzen denean, Giza Baliabideen Zerbitzuak argitaratu egingo ditu Unibertsitatearen iragarki-oholean (Iruñeko campuseko Soforak eraikina) eta Unibertsitatearen web-orrialdean (http://www.unavarra.es/servicioRRHH/empleo-publico/pas), bereizirik, honako zerrenda hauek:
–Aldi baterako kontratazioaren deialdian gainditu duten izangaien zerrenda, bakoitzak izan duen puntuazio osoaren hurrenkeran. Deialdiaren salbuespenei dagokienez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako langileen administrazio araubidearen araberako kontratazioa arautzeko 2014ko azaroaren 25ean Gobernu Kontseiluak hartu zuen erabakiaren 8. artikuluan ezartzen denari jarraituko zaio.
Puntuazioan berdinketak gertatzen badira, probaren bigarren partean puntu gehien erdiesten dutenen alde ebatziko dira. Berdinketak jarraitzen badu, zozketa bakar bat egingo da berdinketa duten izangaien artean. Zozketan ateratzen den pertsonaren deituretatik eta izenetik hasi, eta berdinketa guztiak ebatziko dira deituren alfabeto hurrenkerari jarraikiz. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean, deialdiaren aipuan, jakinaraziko dira zozketaren emaitzak.
–Prestakuntza zerbitzu berezietako egoeran egiteko deialdia gainditu duten izangaien zerrenda, erdietsi duten puntuazio osoaren hurrenkeran.
Puntuazioan berdinketak gertatzen badira, probaren bigarren partean puntu gehien erdiesten dutenen alde ebatziko dira. Berdinketak jarraitzen badu, hura ebazteko kontuan hartuko da zein den izangai bakoitzak aitortua daukan antzinatasun handiena, deialdiak ezartzen duen eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean.
6.2. Epaimahaiak Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari igorriko dizkio arau honek aipatzen dituen zerrendak, onets ditzan, hautaketa prozesuaren espediente osoarekin batera.
Zazpigarrena.–O.L. Kudeaketariaren (Informatika Zerbitzua) lanpostua betetzeko izangaien zerrendak.
7.1. Behin betiko zerrendak.
Hautaproben espediente osoa jaso eta gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpen bat emango du izangaien zerrendak onartzeko, eta haiek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko dira (http://www.unavarra.es/servicioRRHH/empleo-publico/pas).
7.2. Deia.
Ebazpen honen bidez onetsi diren deialdien oinarrietan nola ezartzen den, horren arabera egingo da arau honek aipatzen dituen zerrendetan dauden izangaien deia, eta, bermatu egingo da, betiere, lehentasuna izango dutela prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran egon behar duten izangaiak aldi baterako kontrataziorako izangaien aldean.
Deitzen dituzten izangaiek beren deialdietan eskatzen diren titulazio-baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute, eta Gradu titulua, Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo baliokidetzat aitortu den tituluaren originala edo fotokopia kautotua aurkeztu beharko dute, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren agiriarena, baldin eta titulua eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehenagokoa bada. Bestela Lizentziatura, Ingeniaritza edo Arkitektura bateko aurreneko hiru ikasmaila osoak gainditu dituztela frogatzen duen legezko dokumentu balioduna aurkeztu behar dute.
Eskakizunak betetzen ez dituztenak hautaketa prozesutik kanpo geldituko dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kudeatzailearen ebazpen baten bidez, eta deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.
Zortzigarrena.–Prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran aritzeko gehieneko denbora.
8.1. Lanpostu bat prestakuntzan betetzea onartzen dutenak zerbitzu berezien egoeran daudela deklaratuko da arrazoi horregatik, gehienez ere urte bateko aldirako hasiera batean, eta aldi hori urte bateko aldietan luzatzeko aukera izango da, gehienez ere sei urte bete arte. Prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran daudela deklaratzeko Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kudeatzaileak emandako ebazpen bat emango da aldi jakin baterako.
8.2. Prestakuntzan sei urteko gehieneko epe hori bete eta gero, langile funtzionarioek automatikoki hasi beharko dute berriz ere zerbitzu aktiboan zerbitzu berezietan deklaratu zituztenean betetzen ari ziren lanpostuan, eta ezin izango dira berriz ere zerbitzu berezietan deklaratu arrazoi beragatik. Izendapen libre bat edo bitarteko izendapen bat izan zuen lanpostu batetik badatoz, egoera amaitutzat joko da.
8.3. Hainbat prestakuntza zerrendatan daudenak, gehienez ere eta guztira sei urte egongo dira prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran, ez gehiago, hori baita prestakuntzarako zerbitzu berezietan egoteko gehieneko aldia.
8.4. Prestakuntzarako zerbitzu berezien egoera, hasierako deklarazioa eta bere luzapen guztiak barne, sei urtetik beherako aldi baterako bada, aldi horren amaieran, zerrendan dagokion lekua izango du berriz ere izangaiak.
Bederatzigarrena.–Errekurtsoak
Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta haiek aplikatzeko ekintzen aurka, Epaimahaiak eginak ez direnean, arau indardunekin bat etorriz, zilegi da errekurtso hauetako bat:
a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabete bateko epean, aurkatutako egintza jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, aurkatutako egintza jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Epaimahai kalifikatzaileak ematen dituen egintza eta ebazpenen aurka zilegi da gora jotzeko errekurtsoa, errektoreari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi, eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.
II. ERANSKINA
Gai-zerrenda
A Multzoa
–Espainiako Konstituzioa: Atariko Titulua (1etik 9ra bitarteko artikuluak).
–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko 13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa: Atariko Titulua (1etik 9ra bitarteko artikuluak).
–Administrazio Publikoen Eraentza Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legea, azaroaren 26koa: VI. Titulua “Administrazio prozedurei buruzko xedapen orokorrak” (68tik 101era bitarteko artikuluak).
–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutua:k II. Titulua “Unibertsitateko Gobernua” (15etik 56ra bitarteko artikuluak).
B Multzoa
1.–Oinarrizko teknologia: Gailu pertsonalak eta gailu mugikorrak. Gailu pertsonalen konektibitatea. Urrutiko kudeaketarako sistemak eta ekipoen klonazioa. Urrutiko mahaigainak. Sistema eragileak eta oinarrizko euskarri logikoa: Microsoft, Linux eta Macintosh ingurunea. Kode irekiko softwarea: software librearen oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioak ingurune ofimatikoan. Lizentzia motak. Mahaigainen birtualizazioa (VDI) eta aplikazioena. Cloud Computing: IaaS, PaaS, SaaS. Hodei pribatuak, publikoak eta hibridoak.
2.–Datu Baseak: Entitate/erlazio eredua. Datu base erlazionalak. Normalkuntza. Erreferentzia osotasuna. SQL lengoaia. Datu baseen administrazioa: Oracle eta MySQL. Datu baseak eta dokumentu kudeaketariak: Alfresco. Datawarehouse.
3.–Programazioaren hastapenak: Datu motak. Programazio egituratua. Programen diseinurako patroiak. Objektu bati bideratutako lengoaia, ezaugarriak. Java programazio-lengoaia. JDBC, Java Beans, orrialde dinamikoak JSP, J2EE. Web aplikazioen garapena. Framework iraunkorrak BDn: Spring, hibernate. Etiketatze lengoaiak eta webgunean argitaratzea. HTML, XHTML, XML, XSLT. Garapen inguruneak, IDE inguruneak, tresnak. Bertsioen kontrola eta kudeaketari nagusiak: git eta subversion.
4.–Aplikazioen arkitektura: Inplementazio paradigmak. Aplikazioen zerbitzariak. Aplikazioen prestasun handia. Aplikazioen hedapena. Aplikazioen integrazioa eta banatutako inguruneak. SOAP, WS eta REST. Aplikazioen ezarpena, kudeaketa eta mantentze-lana. Plataforma anitzeko aplikazioak (PC, Tableta, telefonoa). Webguneko edukien kudeaketa. Gailu anitzeko aplikazioak: responsive design. Atari korporatiboak. Mugikorretarako programazioaren arkitektura eta paradigmak. Bilaketa motorretan jarrera hartzea (SEO).
5.–Euskarri teknikoa eta lankidetza lana: Informatikako euskarri teknikoa: euskarri motak, mailak eta gorabeherak kudeatzeko sistemak. Tresnak lankidetzarako eta talde-lanerako. Bideokonferentzia sistemak: dimentsionatzea eta zerbitzuaren kalitatea komunikazioetan eta aretoen eta ekipoen egokitzapena.
6.–Sareak eta komunikazioak: Kableatu-egituratuen sistemak. TDM eta WDM garraio sareak. LAN eta WLAN sareak. IEEE 802.1, 802.3 eta 802.11 estandarrak. TCP/IP sareak 4 eta 6 zenbakietako bertsioan. Banabide protokoloak. Sarearen oinarrizko zerbitzuak: DHCP, DNS, NTP. Posta elektronikoko sistemak: SMTP, POP eta IMAP protokoloak. Sareen monitorizazioa eta kudeaketa.
7.–Sistemen administrazioa: Data Centersen kudeaketa (CPD). UNIX eta Linux sistema eragileak: administrazioa x86 zerbitzarietan. Birtualizazio inguruneak. SAN eta NAS metatze-sistemak. Backup sistemak eta datuen erreplikazioa. Jardun handiko zerbitzarien klusterrak.
8.–Informazio-sistemen segurtasuna: Segurtasun-sistemak sarean: suhesiak, intrusioen aurkako babesa, aplikazio-suhesiak. Kriptografia, PKI sistemak eta ziurtatzeko agintaritzak. Gorabeheren prebentzioa: segurtasun ikuskaritzak. Segurtasun gorabeheren kudeaketa: azterketa forentsea. Datu pertsonalen babesa.
Oharra: Deialdi hau argitaratzen den egunean indarra duten arauei jarraituz eskatuko dira gai guztiak.



Iragarkiaren kodea: F1503937
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
