1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
21/2015 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, jendaurrean jartzen duena Nafarroako Jarduera Arriskutsuen Katalogoa onetsi eta Nafarroako Autobabes Planen Erregistroa sortzen duen foru dekretuaren proiektua.
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren urriaren 15eko 200/2014 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Jarduera Arriskutsuen Katalagoa onetsi eta Nafarroako Autobabes Planen Erregistroa sortzen duen foru dekretuaren proiektua prestatzeko prozedura hasi zen. Barne Zuzendaritza Nagusiari eman zitzaion hura egiteko eta tramitatzeko ardura.
Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 61. artikuluari jarraikiz, kontseilari eskudunak zilegi du erregelamenduzko arauen proiektuak jendaurrean jartzea, arauaren ezaugarriengatik egokia iruditzen bazaio. Alegazioren bat aurkezten bada, behar bezala baloratuko da eta espedienteari erantsiko zaio.
Barne Zuzendaritza Nagusiak egin duen txostenean agerian utzi da foru dekretuaren proiektuak, duen edukiarengatik, interesdun askorengan izanen duela eragina eta, ondorioz, bidezkoa da eduki hori jendaurrean jartzea, egokiak diren alegazioak egin ahal izateko.
Horiek horrela, kontuan hartuta xedapen honen izaera eta xedea, eta ukituak izan daitezkeen herritarrei eta entitateei entzunaldia ematearren, komenigarria eta egokia da proiektua jendaurrean jartzea, ahalik eta interesdun gehienek haren berri izan dezaten.
Horrenbestez, aipatutako legezko aginduek eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urtarrilaren 29ko 12/2014 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Jendaurrean jartzea Nafarroako Jarduera Arriskutsuen Katalagoa onetsi eta Nafarroako Autobabes Planen Erregistroa sortzen duen foru dekretuaren proiektua. Proiektuaren testua kontsultatu ahal izanen da Nafarroako Jauregiko iragarki oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, beheko solairua; Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren htttp://www.navarra.es web orrian.
2. Hilabeteko epea irekitzea, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, herritar eta entitateek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez diezazkioten Barne Zuzendaritza Nagusiari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Barne Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2015eko otsailaren 16an.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.
Iragarkiaren kodea: F1502571