50. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 294/2014 prozedura

Tuteran, 2015eko otsailaren 11n. Raúl Asensio Echegoyen jauna, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan adostu gabeko dibortzioaren gaineko 0000294/2014 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Ossama Tawfik Moustafa jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Tuteran, 2015eko otsailaren 11n.–Idazkari judiziala, Raúl Asensio Echegoyen.

Iragarkiaren kodea: J1502378