50. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. Enkantea. Titulu judizialak betearazteko 25/2013 prozedura

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: 25/2013 betearazpen-prozeduran, honako ondasun hauek enkantean besterentzea erabaki da:

9394CFV: Peugeot 206 1.9 automobila. Balorazioa: 900 euro.

Enkantea egiteko tokia eta eguna: 2015eko martxoaren 27an eginen da, 10:15ean, organo honen 103. judizio aretoan (lehen solairua).

Makina, zurgintzako zerra Reincke markakoa, berdea. Balorazioa: 800 euro.

Enkantea egiteko tokia eta eguna: 2015eko martxoaren 27an eginen da, 10:20an, organo honen 103. judizio aretoan (lehen solairua).

Ondasun horiek Vianako La Alberguería industrialdean, z.g. daude, gordailuan.

Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen egoitzan ikus daiteke. Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Iruñean, 2015eko martxoaren 3an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1503504