4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 68/2015 ofiziozko prozedura
M.ª Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: ofiziozko prozedura baten ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 68/2015 prozesuan, ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta María Luisa Cilveti Jimenori zitazioa egiteko balioa izan dezan, 2015eko martxoaren 25eko 11:15ean Justizia Jauregiko 103. judizio aretoan (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairua) eginen den judiziora ager dadin, honako zedula hau egiten dut. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.
Iruñean, 2015eko otsailaren 27an.–Idazkari judiziala, M.ª Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1503282