4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. Enkantearen deialdia. 212/2013 betearazpena
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: Jesús María Iriso Fernándezek, Victoria Muñoz Segurak eta Ana Belén Pablo Catalánek eskaturik, José María Muñoz Moneoren aurka bideratu den 212/2013 betearazpen-prozeduran, honako ondasun hau enkante bidez besterentzea erabaki da:
Higiezina: 8588 zenbakidun landa finka, ureztalur gisa erabiltzen dena, Alesbesko mugapean, Juslacuesta izeneko alderdian. Tuterako (Nafarroa) 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 3536. liburukian, 43. orrian, 153. liburuan.
Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 1.740,00 euro.
Enkantearen tokia, eguna eta ordua: 2015eko martxoaren 30eko 13:45ean, organo honen 104. judizio aretoan (lehen solairua).
Enkantearen gaineko informazioa eta baldintzak: Enkantea baldintza hauei jarraikiz eginen da:
Lehenbizikoa.–Errematea egin aurretik zordunak bere ondasunak askatzen ahalko ditu, printzipala, interesak eta kostuak ordainduz.
Bigarrena.–Lizitatzaileek beren nortasuna behar bezala frogatu beharko dute, enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adierazi, eta epaitegi honek Santander bankuan duen Gordailu eta Kontsignazioen ES55 0049 3569 9200 0500 1274 kontuan (kontzeptua 3159 0000 64 0212 13) enkanteko ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da diru-sarreraren gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652.1. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, enkantean parte hartzeko jarritako diru kopuruak itzuli eginen dira errematea onetsi ondoren.
Hirugarrena.–Idatzizko posturak iragarki hau argitaratzen denetik enkantea egin arte aurkezten ahalko dira, gutun-azal itxian. Horren barnean erantsi beharko dira posturagilearen behar adinako identifikazioa, enkantearen baldintzak ezagutzen dituelako adierazpena eta aurreko baldintzan aipatutako gordailua egin izanaren frogagiria. Gutun-azal itxiak enkantearen hasieran irekiko dira, eta haietako posturak besteekin batera aditzera emanen dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.
Laugarrena.–Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Egiten diren posturak hobetzen ahalko ditu, eta horretarako ez du dirurik jarri beharko.
Bosgarrena.–Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
Seigarrena.–Errematearen prezioa 20 eguneko epean ordaindu beharko da, errematea onesten denetik hasita (PZLaren 607.1 artikulua).
Zazpigarrena.–Epaitegi honetako idazkaritzan dagoen erregistro-ziurtagirian ageri dira enkantean jarritako ondasunaren jabariaren titulartasuna eta haren zama eta kargen egoera. Agiri hori idazkaritzan azter daiteke, eta onartu beharra dago, ez baitago beste bat eskatzeko eskubiderik (PZLaren 670.1 artikulua).
Betearazleen kreditua baino lehenagoko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute. Ulertzen da lizitatzaileak haiek onartzen dituela, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzen da. Errematearen prezioa ez da haiek azkentzeko erabiliko, errematea haren alde esleitzen bada (PZLaren 668.3 artikulua).
Zortzigarrena.–Enkantean nahi adina diru eskaini ahal izanen da, baina errematea zuzenean onets dadin, eskainitako diru kopururik handiena enkantean jarritako ondasunen balioaren %70 izan behar da gutxienez ere (PZLaren 670.1 artikulua).
Hala izan ezean, PZLaren 670.4 artikuluan ezarritako tramiteak beteko dira.
Bederatzigarrena.–Enkantearen ekitaldian posturagilerik ez badago, hartzekodunak ondasunen esleipena eskatzen ahalko du haien tasazio-balioaren %50en truke edo kontzeptu guztiengatik zor zaion diru-kopuruaren truke.
Hartzekodunak ez badu ahalmen hori hogei eguneko epean erabiltzen, enbargoa kendu eginen da, betearazpenpeko alderdiak hala eskatuz gero (PZLaren 2. artikulua).
Hamargarrena.–Errematearen prezioa 654. artikuluaren lehen idatz-zatian aurreikusten den xederako erabiliko da, baina soberakinik bada atxiki eginen da, beren eskubidearen inskripzioa edo idatzoharra betearazlearen ondoren egin dutenei ordaintzeko. Hartzekodun horiei ordaindutakoan dirurik gelditzen bada, betearazpenpeko alderdiari edo hirugarren edukitzaileari emanen zaio.
Artikulu honetan xedatutakoak ez du inola ere eragotziko soberakina beste xede baterako erabiltzea, hura atxikitzeko agindua emanda badago beste betearazpen bereziren batean edo konkurtso-prozesuren batean (PZLaren 672.1. artikulua).
Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago.
Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.
Iruñean, 2015eko otsailaren 23an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1503283