50. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Enkanterako deialdiaren ediktua. 120/2012 betearazpena

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Diana Nikolova Ayvazovak eskaturik, Jacinto Ducay Larrearen aurka (Venta Andrés) bideratu den 0000120/2012 betearazpen-prozeduran, erabaki da honako ondasun hau enkante bidez besterentzea:

Ondasuna edo ondasun lotea:

1.–Gaggia GG markako kafegailu 1.

2.–Azkoyen markako hozkailu 1.

3.–Infrica markako hozkailu 1.

4.–7 mahai karratu, bakoitza 4 aulkirekin.

5.–Zanussi markako 2 suko sukalde 1.

6.–Sukaldeko plantxa 1.

7.–Jangelan dauden 18 mahai eta 36 aulki.

Lote hori 7.500 euroan (zazpi mila eta bostehun euro) baloratuta dago.

–Non gordeta dauden: Aróstegui etorbidea, 1 (Venta Andrés zena), Iruñean.

–Balorazioa: 7.500 euro.

–Enkantearen tokia, eguna eta ordua: 2015eko martxoaren 30eko 13:00etan, organo honen 104. judizio aretoan (lehen solairua).

Ezinbesteko arrazoiengatik bertan behera uzten bada, hurrengo egun baliodunean eginen da (larunbatak salbu), ordu berean eta toki berean.

–Enkantearen gaineko informazioa eta baldintzak:

Lehenbizikoa.–Errematea egin aurretik zordunak bere ondasunak askatzen ahalko ditu, printzipala, interesak eta kostuak ordainduz.

Bigarrena.–Lizitatzaileek beren nortasuna behar bezala frogatu beharko dute, enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adierazi, eta epaitegi honek Santander bankuan duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, Iruñeko Nafarroako Gorteen kaleko 5eko sukurtsalean, 0030-8025 kontuan (prozeduraren erreferentzia 0030 1846 42 0005001274), hain zuzen, 3159 0000 64 0120/12 kontzeptua jarriz, enkanteko ondasunen tasazio-balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da diru-sarreraren gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, enkantean parte hartzeko jarritako diru kopuruak itzuli eginen dira enkantea bukatu ondoren.

Hirugarrena.–Idatzizko posturak iragarki hau argitaratzen denetik enkantea egin arte aurkezten ahalko dira, gutun-azal itxian. Horren barnean erantsi beharko dira posturagilearen behar adinako identifikazioa, enkantearen baldintzak ezagutzen dituelako adierazpena eta aurreko baldintzan aipatutako gordailua egin izanaren frogagiria. Gutun-azal itxiak enkantearen hasieran irekiko dira, eta haietako posturak besteekin batera aditzera emanen dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

Laugarrena.–Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Egiten diren posturak hobetzen ahalko ditu, eta horretarako ez du dirurik jarri beharko.

Bosgarrena.–Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

Seigarrena.–Enkantean nahi adina diru eskaintzen ahalko da, baina errematea zuzenean onets dadin, eskainitako diru kopururik handiena enkantean jarritako ondasunen balioaren %50 izan behar da gutxienez ere, ordainketa geroratzeko eskaini gabe. Postura ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 650. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

Zazpigarrena.–Errematearen prezioa 10 eguneko epean ordaindu beharko da, errematea onesten denetik hasita.

Zortzigarrena.–Enkantea eman gabe gertatuz gero, betearazleek edo, bestela, legezko erantzule solidario edo subsidiarioek, eskubidea izanen dute ondasunak balorazioaren %30 ordainduta eskuratzeko, eta, horretarako, 10 eguneko epe amankomuna emanen zaie. Eskubide hori erabili ezean, enbargoa altxatuko da. (LJALaren 264. artikulua).

Bederatzigarrena.–Errematearen prezioa 654. artikuluaren lehen idatz-zatian aurreikusten den xederako erabiliko da, baina soberakinik bada atxiki eginen da, beren eskubidearen inskripzioa edo idatzoharra betearazlearen ondoren egin dutenei ordaintzeko. Hartzekodun horiei ordaindutakoan dirurik gelditzen bada, betearazpenpeko alderdiari edo hirugarren edukitzaileari emanen zaio.

Artikulu honetan xedatutakoak ez du inola ere eragotziko soberakina beste xede baterako erabiltzea, hura atxikitzeko agindua emanda badago beste betearazpen bereziren batean edo konkurtso-prozesuren batean (PZLaren 672.1. artikulua).

Eta, behin Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, herritar orori eta bereziki prozesu honetako alderdiei jakinarazteko balio izan dezan, eta prozesuari buruzko legeetan ezarritakoa betetzeko, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2015eko otsailaren 23an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1503167