50. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 2/2015 jabari espedientea

Amparo Esparza Irigoyen andrea, Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: aurrerago aipatuko den finkaren traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegi honetan bideratu den 0000002/2015 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu diren finken eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hona hemen finken deskribapena:

1.–Soroa Asolaborro izeneko tokian, hamabi hektareakoa, honako muga hauek dituena: iparraldean, herrirako bidea; hegoaldean, Gaztelukosoroa eta sagardia; ekialdean, bide publikoa; eta mendebaldean, Larrapilgo bidea.

Inskripzioa.–2.035. liburukia, 146. orria, 1.619. finka.

2.–Soroa, Artain errekara eta Mastrueneko bordara doazen bideen artean, hogei area eta hamahiru zentiareakoa. Mugak: iparraldean eta mendebaldean, Mastrueneko bordara doan bidea; ekialdean, Artain errekara doan bidea; eta, hegoaldean, Amuseneko soroa.

Inskripzioa.–1.127. liburukia, 241. orria, 712. finka.

Erregistroko bi finka horiek katastroko lurzati bat eratzen dute: katastroko 2. poligonoko 354. lurzatia. 1.658,34 metro koadroko azalera du haren arabera, eta agertzen da Kontxexi Arangoa Arburua dela jabea.

Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2015eko otsailaren 10ean.–Idazkari judiziala, Amparo Esparza Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: J1502422