4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 107/2014 prozedura
Iruñean, 2015eko otsailaren 19an. Inmaculada Jurío Macaya andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko 107/2014 prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da eta, beraz, Xabier Martínez Urra jaunari errekerimendua egiten zaio, familiaren etxebizitzako garajean dituen gauzak eraman ditzan, bost eguneko epean; ohartarazten zaio bestela abandonatutzat hartuko direla.
Eta Xabier Martínez Urra jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2015eko otsailaren 19an.–Idazkari judiziala, Inmaculada Jurio Macaya.
Iragarkiaren kodea: J1502718