50. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 564/2014 kanbio-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen autoaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Betearazpena abiaraztea, Javier Araiz Rodríguez prokuradoreak eskaturik, Grupo Alimentario Argal SAren izenean eta hura ordezkatuz, Carniceros y Ganaderos de Navarra Unidos SLren aurka, betearazpenpeko alderdia baita, hain zuzen 467,46 euro ordaintzeko, printzipal gisa, gehi legezko interesak gehi bi puntu aurkeztutako zor-agiri bakoitzarengatik mugaegunetik aurrera, gehi 18,04 euro, gastu eta kostuengatik. Azkeneko bi zenbateko horiek gero batean egin daitekeen likidazioaren menpe daude, eta betearazpena gauzatuko da ebazpen judizial edo arbitralak betearazteko aurreikusitakoarekin bat.

Aurreneurri gisa enbargatutako ondasunak diru bihurtuko dira alderdi demandatzaileak hala eskatuz gero, legez premiamendu-prozedurarako aurreikusitakoari jarraikiz.

Ebazpen honi ezin zaio inolako errekurtsorik egin. Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar eguneko epean zordunak aurka egiten ahal dio abian jarritako betearazpenari.

Eta Carniceros y Ganaderos de Navarra Unidos SLri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko otsailaren 9an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1502413