4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Ediktua. 470/2012 prozedura arrunta
Antonio Fernández Ayesa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkaria.
Aditzera ematen dut: 470/2012 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman da eta irmo geratu da. Hona hemen horren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
“1/2015 epaia.
Lehendakaria: Joaquín Cristóbal Galve Sauras jauna; magistratuak: Antonio Rubio Pérez jauna, María Jesús Azcona Labiano andrea.
Iruñean, 2015eko urtarrilaren 7an.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratu jaun-andreek osatuak, 470/2012 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Honako honen aurka sustatu zen errekurtsoa: Allo herrian telefonia mugikorreko instalazioak eta azpiegiturak arautzen dituen ordenantzaren behin betiko onespena (2012ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 28an). Ondokoak izan dira alderdiak: errekurtsogilea, Telefónica Móviles España SA, Jaime Goñi Alegre prokuradore jaunak ordezkatua eta Juan Fernández Tamames legelari jaunak zuzendua, eta demandatua, Alloko Kontzejua, autoetan agertu ez dena.
Epaitza: Baiesten dugu Telefónica Móviles España SAren ordezkariak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Allo herrian telefonia mugikorreko instalazioak eta azpiegiturak arautzen dituen ordenantzaren aurkakoa (Alloko Udaleko osoko bilkurak onetsi zuen 2011ko abenduaren 19an, eta 2012ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 28an). Partez antolamendu juridikoaren aurkakoa izateagatik baiesten dugu auzi-errekurtsoa, eta, horrenbestez, ordenantzaren honako artikulu hauek deusezten ditugu:
a) 3.1.
b) 3.4.
c) 4.2.18, eta, zehazki azkeneko tartekia, honako hau dioena: “azaroaren 23ko 17/2009 Legearen 7. artikulua aplikatuta, baimenaren gehieneko indarraldia ezartzen da, eta instalaziorako baimena ematen dion kontratu zibila amaitzearekin batera amaituko da hura ere; indarraldia amaituta, operadoreak kontratua berritu dela frogatu beharko du lizentzia berritu ahal izateko”.
d) 4.3.
e) 7.3.6, a) eta b) atalak.
f) 11.2, eta zehazki azken tartekia, honako hau dioena: “ez eta haiekin berariazko loturarik ez duten ekipamenduetarako lurzati edo eraikinetan ere”.
g) 17.
h) 21.
i) 22, 1. atala.
j) 23.2, c) atala.
k) 31.2
l) 31.3, a) atala.
m) 34, instalatzaileari egiten zaion aipamenari dagokionez.
Ebazpen hau irmoa denean, argitara bitez idazpurua eta epaitza Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako, epai hau irmoa denetik hamar eguneko epean.
Ez da bidezkoa adierazpenik egitea prozedura honetako kostuei buruz.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu (epaiaren ziurtapena autoei erantsiko zaie). Epaiaren kontra kasazio-errekurtsoa jar daiteke Sala honi berari zuzendua, hamar eguneko epean.
Eginbidea: Iruñean, 2015eko urtarrilaren 13an. Nik, Antonio Fernández Ayesa idazkariak, egina, adierazteko gaurko egunean epai hori eman didatela, behar bezala sinatua, alderdiei jakinarazpena egiteko eta legez ezarritako publikotasuna emateko, eta autoei hitzez hitzeko ziurtapena erantsi diedala eta jatorrizkoa artxibatu dudala. Fede ematen dut.”
Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2015eko otsailaren 9an.–Salako idazkaria, Antonio Fernández Ayesa.
Iragarkiaren kodea: J1502283