50. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA ETA ITURENGO UDALEN BATASUNA

2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunak, 2015eko martxoaren 2an egindako bilkuran, aurrekontua hasiera batean onestearekin batean, 2015 urteko plantilla organikoa onetsi zuen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Delako espedientea jendaurrean egonen da Zubietako Udaletxeko Idazkaritzan hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236 eta 271. artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat.

Zubietan, 2015eko martxoaren 5ean.–Lehendakaria, Francisco Michelena Celayeta.

Iragarkiaren kodea: L1503605