2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOKIZ MENDIKO BATZARRA
2015eko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena
Lokiz mendiko Batzarrak, 2015eko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki du hasiera batean onestea 2015eko aurrekontu orokor eta bakarra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Zudairin, 2015eko otsailaren 28an.–Batzarreko burua, Javier Piérola García.
Iragarkiaren kodea: L1503520