2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOKIZ MENDIKO BATZARRA
2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Lokiz Mendiko Batzarrak, 2015eko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2015eko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.
Zudairin, 2015eko otsailaren 28an.–Batzarreko burua, Javier Piérola García.
Iragarkiaren kodea: L1503514