50. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBEKO, ELGORRIAGAKO, ITURENGO ETA ZUBIETAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2015eko aurrekontua.
Hasierako onespena

Doneztebeko, Elgorriagako, Iturengo eta Zubietako Administrazio Zerbitzuen Batasunaren Batzar Orokorrak, 2015eko martxoaren 2an egin bilkuran, 2015eko aurrekontu orokor eta bakarra onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua betez, aurrekontua jendaurrean egonen da Iturengo Udalaren Idazkaritzan 15 egun balioduneko epean, nahi duen orok aztertu eta egoki juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da eta bete eginen da hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Iturenen, 2015eko martxoaren 5ean.–Batasuneko lehendakaria, Francisco Michelena Celayeta.

Iragarkiaren kodea: L1503564