2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Enkante publikoaren bidez lurzatia besterentzea
Deitzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.
Kontratatze organoa: Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorra.
Prozedura: enkantea.
Xedea: enkante publikoaren bidez (prozedura irekia) B lurzatia
(%20,89) besterentzea, U.I. XVIII unitateko ARZ-4 ZNO-1 birzatitzetik datorrena, Iruñerriko Mankomunitatearen jabetzakoa.
Enkantean parte hartzeko eskaintzaren zenbatekoa: 569.534,46 euro.
Bermeen zenbatekoa: 11.390,69 euro.
Eskaintzak aurkezteko epea: 2015/03/03 eta 2015/03/30 artekoa.
Aurkezteko tokia: Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Orokorra, Chinchilla Jeneralaren kalea, 7 (Rozalejoko Markesaren kaletik sartu behar da), edo bestela 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak aurreikusten dituen tokietan.
Iruñean, 2015eko martxoaren 10ean.–Lehendakaria, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L1503922