50. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza teknikoa aldatzea. Behin betiko onespena

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2014ko abenduaren 30ean egindako bilkuran, Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza teknikoko 10. eta 11. artikuluak aldatzea onartu zuen hasiera batean.

Onesteko erabaki hori 9. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2015ko urtarrilaren 15ean, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituta, behin betiko onetsi da aldaketa eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko martxoaren 4an.–Lehendakaria, José Muñoz
Arias.

ERANSKINA

–Taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza teknikoa (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1503490