2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URZAINKI
2015eko ekitaldiko karga-tasak. Behin betiko onespena
Urzainkiko Udalak, 2015eko urtarrilaren 27an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen ekitaldi horretarako beren horretan uztea indarra duten ordenantza fiskaletako tarifen eranskinak, baita udal zerga guztietarako indarra duten karga-tasak ere. Hona hemen:
1. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:
–Hirilurreko ondasunen gainean: %0,30.
–Landalurreko ondasunen gainean: %0,80.
2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,00.
3. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, urte tarteei aplikatzen zaizkien portzentajeak:
–0tik 5 urte bitartekoak: %3,0.
–5etik 10 urte bitartekoak: %2,9.
–10etik 15 urte bitartekoak: %2,8.
–15etik 20 urte bitartekoak: %2,8.
4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren karga-tasa aldatzea, honako hau izanen baita: %15,00 talde guztietarako.
5. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: ezarritako gutxieneko kuoten gainean hautara aplikatzeko indizea: 1,30.
6. Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, aldez aurreko errekerimendua egiten ahalko bada ere, lege horren 44. artikuluan zehazten diren moduan eta epeetan.
Urzainkin, 2015eko otsailaren 7an.–Alkatea, José María Baines Conget.
Iragarkiaren kodea: L1503529