2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Inbertsioei zuzendutako zenbait aldaketa Iruñeko Udalaren 2015eko Aurrekontuan. Hasierako onespena
Iruñeko Udalbatzak, 2015eko martxoaren 5ean eginiko Osoko Bilkuran eta legezko quorumarekin, onetsi zuen inbertsioei zuzendutako zenbait aldaketa egitea Iruñeko Udalaren 2015eko gastuen aurrekontuan (kreditu-gehikuntzak eta ezohiko kredituak, mailegu bidez finantzatuak), Hirigintza Gerentzian eta Haur Eskoletan (kreditu-sortzeak).
Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean paratuko da Ogasuneko Zuzendaritzan (Zerbitzu Orokorretako Alorra), hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Hori dena argitara ematen da jende orok jakin dezan.
Iruñean, 2015eko martxoaren 6an.–Alkate Udalburua, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1503611