50. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2015eko Aurrekontua betetzeko Oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskina. Hasierako onespena

Iruñeko Udalbatzak, 2015eko martxoaren 5ean eginiko Osoko Bilkuran eta legezko quorumarekin, Iruñeko Udalaren 2015eko aurrekontua betetzeko Oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskina (Diru-laguntza izendunak) onetsi zuen.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean paratuko da Ogasuneko Zuzendaritzan (Zerbitzu Orokorretako Alorra), hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hori dena argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko martxoaren 6an.–Alkate Udalburua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1503610