50. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Literatur lehiaketa, Iruñeko eta Iruñerriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei zuzendua. 2015. urtea

Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatuak Iruñeko eta Iruñerriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei zuzendutako 2015eko Literatur Lehiaketarako Deialdia onetsi zuen, 2015eko otsailaren 27an.

Iruñeko Udalak Literatur Lehiaketarako deia egiten du, 2015. urterako, Iruñeko eta Iruñerriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei zuzendua, norgehiagokako araubidean, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak (2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratua) xedatzen duenarekin bat.

1.–Xedea.

Literatur lehiaketa, Iruñeko eta Iruñerriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei zuzendua. 2015. urtea: Lehiaketa honen xedea da Iruñeko eta Iruñerriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloko ikasleek egindako literatur lanik hoberenak saritzea, ipuinen eta komikien modalitateetan.

Gaia librea izanen da, eta idazlanek jatorrizkoak izan behar dute, eta gaztelaniaz edo euskaraz idatziak.

Lan bera ezin izanen da bi hizkuntzetan aurkeztu.

2.–Sari-modalitateak.

Hona hemen sari-modalitateak:

–Gaztelaniaz:

Ipuinak:

  • A kategoria: Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak.
  • B kategoria: Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailak.
  • C kategoria: Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailak.
  • D kategoria: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak.

Komikiak:

  • A kategoria: Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailak.
  • B kategoria: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak.

–Euskaraz:

Ipuinak:

  • A kategoria: Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak.
  • B kategoria: Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailak.
  • C kategoria: Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailak.
  • D kategoria: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak.

Komikiak:

  • A kategoria: Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailak.
  • B kategoria: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak.

3.–Diru-zuzkidura.

Deialdi honi, gehienez ere, 7.584 euro esleituko zaizkio sarietarako, Udalaren Aurrekontuko honako kontu-sail hauen kargura:

50/45140/480000.

50/42230/480000.

Gehienezko esleipen horretatik, 3.792 euro 50/45140/480000 kontu-sailaren kontura esleituko dira, euskarazko sarietarako, eta beste 3.792 euro 50/42230/480000 kontu-sailaren kargura, gaztelaniazko sarietarako.

Sari hauek ezarri dira modalitate bakoitzerako, 2. klausulan ezarritakoaren arabera:

Gaztelaniazko modalitateko sariak:

–Lehen saria: 270 euro eskola-materialetan, ikastetxerako, eta 135 euro eskola-materialetan, egilearentzat.

–Bigarren saria: 100 euro eskola-materialetan, egilearentzat.

–Hirugarren saria: 75 euro eskola-materialetan, egilearentzat.

–Laugarren saria: 52 euro eskola-materialetan, egilearentzat.

Euskarazko modalitateko sariak:

–Lehen saria: 270 euro eskola-materialetan, ikastetxerako, eta 135 euro eskola-materialetan, egilearentzat.

–Bigarren saria: 100 euro eskola-materialetan, egilearentzat.

–Hirugarren saria: 75 euro eskola-materialetan, egilearentzat.

–Laugarren saria: 52 euro eskola-materialetan, egilearentzat.

Eskolako material-sorta txartel baten bidez jasoko da, sariak zenbat jo eta horrenbestekoa. Ikasle saridunek aipatzen diren liburu-dendetan hartu beharko dute eskola-materiala, beraiek hautatua, txartel horren truke, betiere txartela noizkoa izan eta hurrengo lau hilabeteko epean. Txartela ez bada erabiltzen, Iruñeko Udalak ulertuko du saritutako pertsonak edo ikastetxeak uko egin diola jasotako saria hartzeari.

Saria ordainduta, Iruñeko Udalak egilearengandik eskuratuko ditu, beretako bakarrik eta mundu mailan, saritutako lan bakoitzari dagozkion jabetza intelektualeko eskubide ekonomiko guztiak; orobat, lan horiek erreproduzitu, banatu, jendaurrean paratu eta eraldatu ahalko ditu, libreki eta ezer gehiago ordaindu gabe, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bateratuaren 26. artikuluak ezarritako epearen barruan. Eskubidea izanen du, baita ere, lana gaur ezaguna den edo geroan asma daitekeen beste edozein bitarteko edo euskarri ukigarri edo ezin ukituzkotan aurkezteko. Horrek barne hartzen ditu ustiatzeko modalitateak oro, hau da, lana edozein euskarri edo formatutan erreproduzitzekoa, eta horien artean, bereziki, liburu batean edo euskarri digital edo zenbakizkoan edizioa egitekoa, zein lana banatzeko eta jendaurrean paratzeko eskubideak, mundu osoko merkatuan ustiatzeari begira. Eskubide horien artean, berariaz daude sarturik hala lanak online igorri eta zabaltzea nola Internet erako sare digital elkarreragileetan eskura jartzea.

4.–Izangaien betekizunak.

Iruñeko eta Iruñerriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloko (DBHko 1. eta 2. mailetako) ikasleek hartzen ahalko dute parte lehiaketa honetan.

Ikastetxe parte-hartzaileek gehienez ere bost (5) lan aurkeztuko dituzte aurreko kategoria eta modalitateetako ikastalde bakoitzeko, ikastetxeak aldez aurretik hautatuta.

Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat, laguntza hauen izaera berezia dela-eta onuradunei arau horietan ezarritako debekua aplikatu beharrekoa da:
o BAI x EZ.

5.–Eskatzaileek zer agiri aurkeztu behar duten, zein epetan eta non.

Lanak helbide honetara bidali behar dira:

Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Alorra (Descalzos kalea 72. 31001 Iruña).

Halaber, beste edozein bide erabiltzen ahalko da lanak aurkezteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluak aurreikusten dituenen artean.

Lanak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hasiko da, eta 2015eko maiatzaren 5ean amaituko.

Lanak ikastetxeek aurkeztuko dituzte, eta luzera hauek izanen dituzte:

Ipuinak:

A kategoria (Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak): 2 orri gehienez ere, alde bakar batez idatziak, ilustrazioak barne.

B kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak): 3 orri gehienez ere, alde bakar batez idatziak, ilustrazioak barne.

C kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak): 4 orri gehienez ere, alde bakar batez idatziak, ilustrazioak barne.

D kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak): 6 orri gehienez ere, alde bakar batez idatziak, ilustrazioak barne.

Komikiak:

A kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak): 3 orri gehienez ere, DIN A-4 formatukoak edo horren pareko neurrikoak.

B kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak): 4 orri gehienez ere, DIN A-4 formatukoak edo horren pareko neurrikoak.

Gaia librea izanen da, eta lanek jatorrizkoak izan behar dute, ez itzuliak, eta gaztelaniaz edo euskaraz idatziak. Ikasle bakoitzak lan bakar bat aurkezten ahalko du modalitate bakoitzean. Lan bera ezin izanen da hizkuntza ezberdinetan aurkeztu.

Lanak aurkezterakoan, datu hauek adierazi behar dira gutun-azalean, honela:

IRUÑEKO UDALAREN LITERATUR LEHIAKETA, HAURRENDAKO

Hizkuntza:

Modalitatea:

Kategoria:

Lanaren izenburua:

Egilearen ikurritza edo izenordea:

Halaber, gutun-azalaren barnean, lanaz gain, beste gutun-azal bat sartuko da, itxita, egilearen ikurritzaz edo izenordeaz errotulatua, non egilearen datu hauek sartuko baitira: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, ikasmaila eta ikastetxea.

Saririk jasotzen ez duten lanak Udalaren bulegoetan berreskuratu ahal izango dira, ebazpena argitaratu eta bi hilabeteko epean. Epe hori igarota, Udalak suntsitu egin ahalko ditu jaso ez diren lanak, betiere ebazpenaren kontrako errekurtsorik aurkeztu ez bada.

6.–Epaimahaia.

Epaimahaia Iruñeko Udalak izendatu du, eta honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Fermín Alonso Ibarra, Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatua. Ordezkoa: Teresa Lasheras Balduz, Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zuzendaria.

–Epaimahaikideak:

Gaztelaniazko lanetarako:

Hizkuntza eta Literaturako irakasle bat, Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatuak izendatua.

Haur literaturako aditu bat, Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatuak izendatua.

Komikien arloko aditu bat, Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatuak izendatua.

Nuria Goñi Oiz, Udal Pedagogoa.

Euskarazko lanetarako:

Hizkuntza eta Literaturako irakasle bat, Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatuak izendatua.

Haurren adierazpen plastikoko aditu bat, Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatuak izendatua.

Euskaltzaindiaren ordezkari bat.

Iñaki Azkona Huércanos, Udaleko Euskara Koordinatzailea.

–Idazkaria: Administrari bat, Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatuak izendatua.

Epaimahaiak saria emateko proposamena eginen du, eta organo eskudunari aurkeztuko dio, hau da, Hezkuntza eta Kulturako Zinegotzi Delegatuari, horrek proposamenaren gainean ebatz dezan. Modalitate guztietan, edozein sari eman gabe utzi ahal izango da, baldin eta epaimahaiaren iritziz ezein lanek ez badu behar adinako meriturik edo kalitaterik.

Epaimahaiak accesiten bat proposatzeko aukera: o BAI x EZ.

Baldin eta sari bat egile batek baino gehiagok egindako lan bati ematen bazaio, ex aequo banatuko da, egileen artean.

7.–Datu pertsonalen tratamendua.

Jasotako izaera pertsonaleko datuak babestu eginen dira, Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hori garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat. Aipatu Lege Organikoan xedatutakoa betez, deialdi honetan jasotako datu pertsonalak sari hau kudeatzeko baino ez dira erabiliko, eta Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan bildu ahalko dira. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalari zuzenduta gauzatzen ahalko da datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz. Lehiaketa hau egin bitartean jasotako irudirik erabiltzeko, beharrezkoa izanen da interesdunek aldez aurretik baimena sinatzea.

8.–Ebazteko eta jakinarazteko epea.

Ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, gehienez ere. Epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina hasiko da kontatzen.

Instrukzio-organoa diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa izango da.

Administrazio-bideari amaiera emanen dion ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluetan agindutakoarekin bat.

Diru-laguntzak emateko ebazpena argitaratzeko beharra: x BAI o EZ.

Baiezkoa bada, non argitaratu:

o Nafarroako Aldizkari Ofiziala. x Udaleko Iragarki-taula.

9.–Kontuan hartu beharreko beste batzuk.

5. klausulan adierazitakoa gorabehera, saritu gabeko lanak berreskuratu ahal izanen dira Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Alorrean (Descalzos kalea 72, 2).

10.–Errekurtsoak.

Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar parte-hartzaileek oinarriak onartu eta haiei men egitea.

Lehiaketa honen garapenaren eta oinarri hauen interpretazioaren inguruko gatazka oro organo emaileak ebatziko du.

Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

Iruñean, 2015eko otsailaren 27an.–Zinegotzi Delegatua, Fermín Javier Alonso Ibarra.

Iragarkiaren kodea: L1503523