2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Bittiria kaleko 1 zenbakiaren gibeleko aldean dagoen soberako lurzati baten zuzeneko salmenta
Jose Martin Lanz Anchordoquik, obra bat egiterakoan, okupatu du udal titulartasuneko 11,04 metro koadroko azalera, Bittiria kaleko 1 zenbakian dagoen eraikinaren gibeleko aldean.
Nasuvinsak, Udalari hirigintza arloan aholkua ematen dion enpresak, 2015eko ilbeltzaren 27ko txosten batean, okupaturiko lurzorua 2.409,50 eurotan balioetsi du.
Gai honen inguruan, Lesakako Udalak, 2015eko otsailaren 20an eginiko osoko bilkuran, honako akordio hauek hartu zituen:
1.–Aitortzea 11,04 m²-ko aipatu lurzatiaren besterengarritasuna.
2.–Nasuvinsak 2015eko ilbeltzaren 27an eginiko tasazioarekin bat, finkaren balioa 2.409,50 euroan ezartzen da.
3.–Erabaki hau jendaurrean ikusgai edukitzea hilabeteko epean, dagozkion ediktuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratu ondoren.
Lesakan, 2015eko martxoaren 5ean.–Lehenbiziko alkateordea, jarduneko alkatea, Severiano Txoperena Matxikote.
Iragarkiaren kodea: L1503528