2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGOA
2015eko aurrekontua. Hasierako onespena
Larragoako Udalak, 2014ko irailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2015eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagun eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.
Larragoan, 2015eko martxoaren 5ean.–Alkatea, María Flor Gaviria Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1503553