50. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Imozko Udalak, 2015eko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko ekitaldiko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuan oinarriturik, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean.

Imotzen, 2015eko martxoaren 3an.–Alkatea, Jose Ángel Iturralde Vildarraz.

Iragarkiaren kodea: L1503546