2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
AR-6.3 eta AR-6.5 sektoreetako Plan Partziala. Hasierako onespena
Funesko Udaleko alkateak, aurtengo martxoaren 4an emandako ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Funesko Arau Subsidiarioetako AR-6.3 eta AR-6.5 sektoreetako Plan Partziala, sektore horietako bizitegitarako lurzoru urbanizagarriko sektoreen antolamendu xehakatuaren bidez, Juan Luis Sánchez Salvador arkitektoak prestaturiko proiektuari jarraikiz.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen baita udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia 35/2002 Foru Legearen 74.1 a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Hirigintza eta Etxebizitza arloko Presako Neurriei buruzko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legeak aldatu baitzuen.
Funesen, 2015eko martxoaren 5ean.–Alkatea, Isidro Velasco Estarriaga.
Iragarkiaren kodea: L1503547