2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUENIGO
Ordenantza, Cintruenigoko laborantzako herrilurren aprobetxamendua arautzen duena. Hasierako onespena
Cintruenigoko Udalak, 2015eko martxoaren 3an egin bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea Cintruenigoko laborantzako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza.
Urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bitartez aldatutako Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarriari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta inguruabar hori argitaratuko da, baita ordenantzaren testu osoa ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Cintruenigon, 2015eko martxoaren 4an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1503502