2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Herrilurraren desafektazioa, erabilera lagatzeko eta okupaziorako
Caparrosoko Udalak, 2015eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran eta gehiengo osoa zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea 40 metro karratuko herrilurraren desafektazioa, 11. poligonoko 225. lurzatian, haren erabilera Valle Odieta, S.C.L.ri laga beharrez, lurra zulatzeko ura biltzearren, eta etxola atxikia paratzeko. Orobat, hasiera batean onetsi da 11. poligonoko 225. lurzatiaren okupazioa, ura bulkatzeko lurpeko hoditeria paratu beharrez, zulaketatik 11-255. lurzatiak 3-586.arekin duen mugaraino, guti goiti-beheiti 225 metros linealetan, dagokion baldintza-orriari jarraikiz.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140 eta 172. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea, interesdunen eskura baita Udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.
Jendaurrean dagoen bizkitartean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; beraz, Nafarroako Gobernuak desafektazioa eta okupazioa onestean ezartzen dituen baldintzetara loturik egonen da.
Caparroson, 2015eko martxoaren 4an.–Alkatea, M.ª José Lasterra Echeverría.
Iragarkiaren kodea: L1503550