50. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, 2014ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2014ko abenduaren 23ko osoko bilkuran erabaki zen hasiera batean onestea 2014ko plantilla organikoan egin aldaketa. Hura 2015eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 13an. Iraganik alegazioak aurkezteko jendaurreko epea, 2015eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran erabaki da:

Lehenbizikoa.–Francisco Heras Orduñak aurkeztutako alegazioak ebaztea, zerrendan lehen, bigarren eta borzgarren agertzen direnak baietsiz eta laugarren alegazioa ezetsiz.

Bigarrena.–Behin betiko onestea plantilla organikoan egin aldaketa; horren ondorioz Francisco Heras Orduñari ordainsari osagarria emanen zaio, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 40.6.d) artikuluan arautua, funtzionario bilakatu ondoan lehenago eskuratzen zituen ordainsari haundiagoen ordain. Osagarri hori %10,4035 izanen da E mailako hasierako soldataren gainean.

Hirugarrena.–Behar den iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten ezen, plantilla organikoan egin aldaketa honen behin betiko onespenaren kontra, administrazio xedapena denez, ez dela bidezko administrazio bidean errekurtsorik paratzea. Beraz, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa para daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, baita administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere, dagokion jurisdikzioaren organo eskudunari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Caparroson, 2015eko martxoaren 4an.–Alkatea, M.ª José Lasterra Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L1503549