50. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua aldi baterako betetzea. Izendapen proposamena

2014ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 7an, Caparrosoko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, lan araubidekoa, oposizio bidez aldi baterako betetzeko deialdia, bereziki Caparrosoko Virgen del Soto HLHIP ikastetxeko eskolazain lanetan ari dadin. Hartan aurreikusitako hautaprobak eginda, aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, epaimahaiak egin duen proposamena, hain zuzen ere Alfredo Martínez Urricelqui izendatzeko, bera baita gainditu dutenen artean puntuaziorik handiena erdietsi duen izangaia, guztira 78,20 puntu.

Iragarki hau argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, izangai proposatuak deialdiko 8.2 oinarrian zehazturiko agiriak aurkeztu beharko ditu Caparrosoko udal bulegoetan.

Agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbertzeko kasuetan izan ezik, ezin izanen dute izendatu edo kontratatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatuko dira, eskabidean gezurra errateagatik izan lezakeen erantzukizunaz aparte.

Caparroson, 2015eko martxoaren 4an.–Alkatea, M.ª José Lasterra Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L1503548