2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTZIN
Aldaketa antolamendu xehakatuko determinazioetan. Behin betiko onespena
Antzingo Udalak, 2015eko otsailaren 11ko osoko bilkuran,
ERABAKI ZUEN:
1.–Behin betiko onestea Antzingo Arau Subsidiarioen antolamendu xehekatuan S-2 sektoreari dagokionez (industrialdea) aldaketak egiteko Antzingo Udalak sustatu duen espedientea.
2.–Behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako arauak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Antzinen, 2015eko martxoaren 2an.–Alkatea, Javier Dallo Díaz de Cerio.
ARAU SUBSIDIARIOAK
Atal honetan, 2. sektoreko hirigintzako arau partikularrak jasotzen dira, eraikinen erabilerei eta industriako lurzatiei buruzkoak, testu bategin gisa, sartu diren aldaketen ondoren.
Eraikinen erabilerak
Kalifikazioaren planoan, industriako eta ekipamendurako erabilera xehakatuak zehazten dira eraikinentzat.
Erabilera baimenduak industriarako erabilera xehakatuan (industria, merkataritza eta biltegiratzea), Jarduera sailkatuei buruzko ordenantzaren 9, 10, 11 eta 12. artikuluei jarraikiz. Bestelako erabilerak onartuko dira, baldin eta industrialdea osatzen duten industrien funtzionamendu egokirako beharrezkoak badira.
Erabilera baimenduak ekipamendutarako erabilera xehakatuan: ekipamendua eta merkataritza. Bertzelako erabilerak onartuko dira, baldin eta ekipamendu horien funtzionamendurako beharrezkoak badira.
Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.
Eraikinaren garaierak
–Solairu kopurua, gehienez: S + BS + Solairuartea.
–Sotoaren garaiera librea, gutxienez: 2,20 m.
–Solairuaren garaiera librea, gutxienez: 2,50 m.
–Eraikin osoaren garaiera, gehienez: 8 m.
Bere funtzioarengatik edo elementu bereziengatik hala behar duen eraikuntzak bakarrik gainditzen ahalko du garaiera hori.
Eraikuntzaren baldintzak
Lurzati eraikigarriaren taxuketa eta luze-zabalak.
Lurzatiak, gutxienez, 250 m²-ko azalera izanen du.
Orientazio moduan ematen dira antolamendu planoetan proposatu diren lurzatiak, eta dagokion kudeaketa dokumentuan doitzen ahal dira.
LURZATIA | AZALERA (m²) | ERABILERA | OKUPAZIOA BEH. SOLAIRUAN | SOLAIRUARTEA |
1 | 1.793 | Industriakoa | 1.793 | 743 |
2 | 2.989 | Industriakoa | 1.920 | 1.110 |
3 | 2.278 | Industriakoa | 1.500 | 900 |
4 | 2.238 | Industriakoa | 1.500 | 900 |
5 | 1.782 | Industriakoa | 1.090 | 654 |
6 | 2.220 | Industriakoa | 2.220 | 1.332 |
7 | 2.220 | Industriakoa | 2.220 | 1.332 |
8 | 2.220 | Industriakoa | 2.220 | 1.332 |
9 | 452 | Industriakoa | 328 | 197 |
10 | 452 | Industriakoa | 327 | 196 |
11 | 452 | Industriakoa | 328 | 197 |
12 | 452 | Industriakoa | 327 | 196 |
13 | 452 | Industriakoa | 328 | 197 |
14 | 1.401 | Erabilera anitzeko ekipamendua | 575 | 345 |
Eraikinik gabeko eremu pribatuetan debeku dira biltegiak, hondakindegiak, etxolak, etab. Ondokoak baizik ez dira onartuko: instalazioa erabiltzen dutenek ibilgailuak aparkatzeko estalpe edo markesinak, erregai biltegiak, transformazio zentroak eta energia hornidurarekin zerikusia dutenak, eta produktu bukatuen biltegiratzeak, beren ezaugarriengatik ezinbestez eremu horretan kokatu behar badira.
Kalera ematen duen aurrealdean dauden 2, 3, 4, 5 eta 14. lurzatien eremu libreetan, erabilera publikoko aparkaleku plazen kopuru hauek erreserbatuko dira: 2. lurzatian 5, 3. lurzatian 10, 4. lurzatian 10, 5. lurzatian 10 eta 14. lurzatian 7.
Lerrokadurak eta sestrak.
Dagokien planoan ezarritakoak dira.
Eraikuntzako baldintzak.
Eraikuntzari buruzko ordenantza aplikatuko da.
Iragarkiaren kodea: L1503290