2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2015eko zerga
Aditzera ematen da 2015eko apirilaren 17an bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2015. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixaren, Euskadiko Kutxaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahal dira, entitateak ezarritako ordutegian, dagokion ordainagiria aurkeztuta, edo haren gibelaldean jasotzen diren bertzelako eratan (informazio gehiago web gune honetan: www.burlada.es).
Helbideratutako ordainagiriak epea bukatzen den egunean kargatuko dira.
Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira.
Burlatan, 2015eko martxoaren 5ean.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.
Iragarkiaren kodea: L1503526