49. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

2015eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Kudeaketa Batzordeak 2015eko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen 2015eko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea, eta argitaratu, berriz, 2015eko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 12an. Jendaurrean egoteko epea inork kontrako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluarekin eta 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin bat, behin betiko onetsi da aurrekontua. Hona hemen haren laburpena:

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 89.677,81 euro.

2.–Zeharkako zergak: 8.000,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 36.399,56 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 139.648,86 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta bestelako aprobetxamenduak: 39.546,42 euro.

7.–Kapital transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 180,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 313.452,65 euro.

GASTUAK:

1.–Langileria gastuak: 74.158,27 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 148.618,03 euro.

3.–Finantza-gastuak: 1.053,75 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 60.605,92 euro.

6.–Inbertsio errealak: 10.500,00 euro.

7.–Kapital transferentziak: 600,00 euro.

9.–Finantza-pasiboak: 17.916,68 euro.

Gastuak, guztira: 313.452,65 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan.

Bargotan, 2015eko martxoaren 3an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Pablo LLorens García.

Iragarkiaren kodea: L1503346