49. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2015eko otsailaren 24an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean egin aldaketak gauzatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hamabost egunean, herritarrek eta interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ziraukin, 2015eko otsailaren 26an.–Batasuneko burua, José María López de Mendiguren Anuncibay.

Iragarkiaren kodea: L1503192