49. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2015eko ekitaldiko aurrekontuak eta plantilla organikoa
Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzarrak, 2015eko otsailaren 26an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea entitate honen 2015eko ekitaldirako aurrekontu orokorra, baita hura jendaurrean edukitzea ere, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan aurreikusitako moduan.

Orobat, entitateko langileen 2015eko ekitaldiko plantilla organikoa onestea hasiera batean, Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 19 eta 20. artikuluetan eta 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2015eko martxoaren 2an.–Mankomunitateko burua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1503367