49. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Musika Eskolako Patronatuko 2015-2016 ikasturterako prezio publikoak.
Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2015eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuan 2015-2016 ikasturtean emanen diren ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, prezio publiko horiek behin betiko onetsirik geldituko dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Zizur Nagusian, 2015eko otsailaren 27an.–Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L1503187