2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITIBAR
Kultur eta josteta arloko proiektuetarako diru-laguntzen deialdiaren oinarriak. Hasierako onespena
Untzitiko Udalak, 2015eko otsailaren 23an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen deialdiaren oinarriak, Untzitiko udalerrian garatzen diren kultur eta josteta arloko proiektuetarako diru-laguntzak emateko.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Alegazioetarako legezko epean batere aurkeztu ez bada, behin betikoz onetsitzat joko dira eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko, indarra har dezaten.
Untzitin, 2015eko otsailaren 26an.–Alkatea, Javier Linto Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1503191