49. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

3. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2014ko abenduaren 10eko osoko bilkura arruntean eta udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea 2015eko aurrekontuan 3. aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea jendaurrean egon da, Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2015eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12koan), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. eta horrekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.

Aipatu epe horretan ez da espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu ezta jaso ere, hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea bertzerik gabe onetsi da. Hona hemen aldaketaren testua:

2014ko ekitaldiko aurrekontuan 3/2014 aldaketa egiteko espedientea onestea. Kreditu berezia onestea

Gastuetako kontu-sail berri hauek sortzea:

–Kontu-saila: “Biogas plantaren kudeaketaren gastuak”. Zenbatekoa: 64.340 euro.

–Kontu-saila: “Biogas plantako langileria gastuak”. Zenbatekoa: 2.700 euro.

Finantzabideak:

Kreditu berezia sortzea, diru-sarreretan kontu-sail berria sortuz:

–Kontu-saila: “Biogas plantako diru-sarrerak”. Zenbatekoa: 67.040 euro.

Larraintzarren, 2015eko otsailaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Tornaría Iguelz.

Iragarkiaren kodea: L1503343