2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Hornidura eta saneamenduko eskumenen eskuordetza ezeztatuta
Ultzamako Udalak, 2015eko otsailaren 23an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:
–Ezeztatzea edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenen eskuordetza, Gerendiaingo, Eltsoko, Zenozko eta Lizasoko mugapeei dagokienez, Ultzamako Udalak 1990eko abenduaren 19an kontzeju horien alde egindakoa.
–Ondorio horietarako, erabaki da Ultzamako Udala subrogatzea Gerendiaingo, Eltsoko, Zenozko eta Lizasoko mugapeetako edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenei dagokienez Oianbarrengo Mankomunitatearen kargura zeuden eskubide eta betebehar guztietan.
–LKS Ingenieros, S.Coop. enpresari eskatzea, bera baita “Ultzamako, Odietako, Anueko eta Lanzko Udaletara uraren goiko hornidura eramateko soluzio bateratua (3. fasea)” obraren zuzendaritzaren arduraduna, aipatutako lau herriei hornidura zerbitzu hori emateko instalazioak bat etor daitezen epe laburrera Oianbarrengo Mankomunitateak aurkeztu behar duen eskabide eta txostenarekin.
–Erabaki honen berri ematea Oianbarrengo Mankomunitateari, Gerendiango, Eltsoko, Zenozko eta Lizasoko Kontzejuei eta Ultzanueta Mankomunitateari.
–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13. artikuluko 3. atalaren edukiarekin bat.
Larraintzarren, 2015eko otsailaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Tornaría Iguelz.
Iragarkiaren kodea: L1503177