49. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Adinekoen Udal Kontseiluaren Erregelamendua. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2015eko otsailaren 27an egin bilkuran, onetsi zuen Adinekoen Udal Kontseiluaren funtzionamenduaren arauak dituen Erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2015eko martxoaren 4an.–Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1503454